[1] - 2. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Legea
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- EAEko herri-administrazioaren etorkizuneko legean lege-neurriak txertatzea, Gobernu Onean oinarritutako administrazio on bat bihurtuz joan dadin: antolamendu-egitura integratu bat eratuz, herritarrei irekia eta arina, balio publikoa sortzeko balio dezan; funtsezko balio publikoak zainduz administrazioaren eta erakunde instrumentalen zerbitzuetan; herritarrek garrantzizko informazio publikoa eskuratu ahal izatea sustatuz, adibidez gobernu bakoitzaren konpromiso estrategikoak eta politika publikoen emaitzak eta eraginak; eta parte-hartzearen alde eginez.
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Lege-proiektua onartzea 2014ko abendurako.
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016.
Eremua
EAEko Herri Administrazioaren Legearen aurreproiektua egiteko proiektua gidatu nahi da, eta bertan txertatu, antolamenduari eta funtzionamenduari dagokionez, XXI. mendeko gizartearen eskakizunei erantzuteko berrikuntza publikoaren eta Gobernu Onaren ildo berriak: egitura arin eta malguak, administrazio eraginkorra, gardentasuna, herritarrek parte hartzea, publikoaren eta pribatuaren arteko eta administrazioen arteko lankidetza…
Proiektuaren barruan sartzen da hura sortzeko eta idazteko lanak koordinatzea, hura egiteko eta kontrastatzeko prozesu parte-hartzaileak, eta administrazio-mailako tramitazioa.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Gidaritza politikoa:
- Herri Administrazio eta Justizia Saila
Bultzada operatiboa:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- EAEko Administrazio Orokorra eta bere erakunde-administrazioa eta erakunde instrumentalak
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. | Amaituta | ||
Sailburuak testu idatzia onartzea. | Amaituta | ||
Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea. | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren txosten laburra | Amaituta | ||
Gobernu Kontseiluaren onarpena | Amaituta | ||
Eusko Legebiltzarrara bidaltzea | Amaituta | ||
Lege proiektuaren bazterketa eta gero, Sailburuaren agindua, bi lege proiektuen prozedura has dadin. | Amaituta | ||
Sailburuak testu idatzia onartzea. | Amaituta | ||
Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea. | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren txosten laburra | Amaituta | ||
Gobernu Kontseiluaren onarpena | Amaituta | ||
Eusko Legebiltzarrara bidaltzea | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidalitako agiriak: Gardentasunari buruzko Lege-Proiektua | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidalitako agiriak: Euskal Sektore Publikoko Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko Lege-Proiektua | Amaituta | ||
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA-FITXA | Amaituta |
Azken aldaketako data: