[1] - 1. Gardentasuna eta kontuak ematea
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- Gardentasunean aurrera egitea, sarbide errazeko zerbitzu baten bidez eta herritarrak hautatzen duen bidea erabiliz garatu ahal izateko informazio esanguratsua, koherentea, aproposa, kalitate gorenekoa eta azkarra emateko tresnak.
- Opendata Euskadi modu esanguratsuan lantzea, datu publikoak zabaltzeko orduan liderrak izateko bai Estatuan bai Europan.
Proiektuaren helburu operatiboak:
- EAEk lider izaten jarraitzea Estatuko gardentasun-rankingetan, eta nazioarteko erreferentzia-ereduetarantz joatea.
- Argitaratutako dataset kopurua % 10 handitzea urtero.
- Datuak eskaintzeko formatu motak ugaritzea.
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
Proiektu honek bi azpiproiektu ditu:
1.1.1. Gardentasuna eta kontuak ematea
1.1.2. Opendata Euskadiren eboluzioa
Gardentasuna ezartzea bilatzen da, herritarrek administrazioaren jarduera ezagutzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dezaten, herritarrek kudeaketa publikoan duten parte-hartzea eta informazioa jakiteak ematen duen kontrol soziala sustatuz.
Bi alderdi hartu behar dira kontuan: batetik, pertsona bakoitzak informazioa bilatzeko eta eskatzeko duen eskubidea; bestetik, administrazioak daukan informazioa eman beharra (eskatutakoa nahiz modu proaktiboan emandakoa), bere lan publikoari buruzkoa denean.
Proiektu honen azpiproiektua da Open Data Euskadiren eboluzioa, datu publikoak zabaltzeko orduan liderrak izateko Estatuan nahiz Europan.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Gidaritza politikoa: Lehendakaritza
Bultzada operatiboa: HHABHZ (Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza)
Parte-hartzaileak:
- Eusko Jaurlaritzako sail guztiak
- Uraren Euskal Agentzia
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA | Amaituta |
Azken aldaketako data: