[2] - 2. Herritarrekiko harreman-zerbitzuak
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- Administrazioa herritarrengandik hurbilago dauden eta balio publiko berrietan oinarrituta dauden ereduetarantz joan dadin laguntzea
- Herritarrek sarbide bakarra izatea Administrazioarekiko harreman-zerbitzuetara
- web-atarien sarea .eus domeinu berrira egokitzea
- Arreta hobetzea eta erantzun-denborak murriztea
- Erabiltzaileen esperientzia hobetzea
- Herritarren iritzia entzutea eta biltzea
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
Herritarrekiko harreman-zerbitzu elektronikoen eskaintza eguneratu eta osatu nahi da. Interneten egoteko eredua egiterakoan, indarra jarri nahi da Euskadi.net-eko atari guztiak berriro antolatzean, web 2.0 elementuak eranstean eta, oro har, erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzean, erabiltzaileen gogobetetasuna areagotzeko. Harreman- eta zerbitzu-bideak ere zabaldu nahi dira, herritarren eskaeren arabera, plataformen eta sareen bidezko harremanak erraztuz.
Proiektu horrek honako azpiproiektu hauek ditu:
2.2.1. Weba harreman-eredu berrira egokitzea
2.2.2. Herritarrekiko harreman-bide berriak (sare sozialak eta bestelako plataformak)
2.2.3. Herritarrekiko harremanetarako zerbitzu elektronikoen eskaintza
2.2.4. Zuzenean-eko informazioaren barne-kudeaketaren sistema hobetzea
Parte-hartzaileak eta eragileak
Arduraduna:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
- EJIE
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA | Amaituta |
Azken aldaketako data: