Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

6. ardatza: Elkarrekin sortuz berritzea

Ardatz honen helburua da herritarrek eta profesional publikoek politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte har dezaten lortzea, abiapuntutzat hartuta sektore publikoak modu eraginkorrean izan behar duela berritzeko gaitasuna. Hain zuzen, sektore publikoak egungo gizarteari balioa eta zerbitzua emateko konpromisoa du, eta gizarte konplexu eta aldakor horren erronkei erantzun nahi badie, berritzeko gaitasun horrek ahalik eta oinarri handiena eduki behar du. Administrazio irekia sustatzean datza, pertsonekin eta pertsonentzako sortuz.

Ardatz honek administrazio publikoaren barruan berrikuntzaren kultura garatzeko beharrezkoak diren plataforma eta agenda ematen ditu. Horretarako, sormena, erantzuteko gaitasuna eta kudeaketaren bikaintasuna sustatzen ditu.

Elkarrekin sortuz berritzearen ekimenak zeharkako izaera du plan honetan, eta beraz, 2014-2016 epealdirako BPPko ardatz estrategiko bakoitzak elkarrekin sortzearen ikuspegia jasoko du bere proiektuak diseinatzeko eta burutzeko garaian.

 

Helburuak:

Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak zeharkako ardatz honetan:

  • Herritarren gogobetetasun-maila eta administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuen efizientzia hobetzea.
  • Profesional publikoek zerbitzuen kudeaketaren eta berrikuntzaren hobekuntzan parte har dezaten sustatzea.
  • Herritarren erantzunkidetasuna bultzatzea, haiek ere zerbitzuak diseinatzen, ematen eta ebaluatzen parte har dezaten sustatuz.
  • Proiektu pilotu bat egitea gutxienez BPPren ardatz estrategiko bakoitzeko.

 

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 6. ardatz estrategikoa:

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

Azken aldaketako data: 2015/02/03