4. ardatza: Kudeaketaren hobekuntza
Ardatz estrategiko honen helburua Aurrerabide proiektua garatzea da. Proiektu horren asmoa da kudeaketa publikoa hobetzea, euskal herritarrek nahi eta behar duten administrazioa izan dezaten. Proiektu horren bidez kudeaketa-sistemak eta -prozesuak hobetu nahi dira, Eusko Jaurlaritzaren sailei eta administrazio-unitateei kudeaketa aurreratuaren eredu bat emanez, kudeaketa eraginkorragoa eta herritarrei balioa ematera bideratuagoa dagoen antolaketa-kultura ekarriko dituena.
Proiektuak anbizio handiko hedapen bat proposatzen du, erakunde osoan pixkanaka egingo dena. Horretarako, "Egiten Ikasi" izeneko prestakuntza-ekintza fase bat egingo da, eta datozen urteetan Eusko Jaurlaritzaren sailetako eta erakunde autonomoetako antolaketa-unitateek parte hartuko dute. Prozesu horren ondoren, kudeaketa aurreratuaren ereduaren arabera eta aldian behin, antolaketa-unitate bakoitzaren kudeaketa-ebaluazioa eta hobekuntza-plana egingo dira, antolaketa-unitate beraien partaidetzarekin.
Proiektu honen baitan kudeaketa hobetzeko kolaboratzaile-sare bat sortuko da, bertako langileak izan daitezen hobekuntza-planak ebaluatzen eta ezartzen laguntzen dutenak. Gainera, sare horrek kudeaketa aurreratuaren arloan aldaketa kulturala eragingo du.
Gainera, proiektu horren helburuetako bat da kudeaketa aurreratuaren eredua hezkuntza-administraziora, osasun-administraziora eta gainerako erakunde-administraziora hedatzea, bai eta hala eskatzen duten gainerako administrazio publikoetara ere.
Helburuak:
Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak kudeaketa hobetzeari dagokionez:
- Kudeaketa aurreratuaren eredua onartzea Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bidez 2014ko ekainerako.
- Eusko Jaurlaritzako antolaketa-unitateei kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzko prestakuntza ematea aurreikusitako egutegiaren arabera.
- Antolaketa-unitateen diagnosia eta hobekuntza-planak ezarritako egutegiaren arabera egitea.
- Kudeaketa hobetzeko kolaboratzaileen sarea martxan jartzea 2015eko ekainerako.
Proiektuak:
Proiektu hauek osatzen dute 4. ardatz estrategikoa:
Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.
Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.