[1] - 3. Politika publikoak ebaluatzea
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- Politika publikoak ebaluatzeko interesa sortzea eta gaitasuna sustatzea Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde publikoetan.
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Ebaluazioak argitaratzeko atari bat garatzea
- Politika publikoak ebaluatzeko praktika on bat egitea, metodologiaren eta lankidetzaren ikuspuntutik eredugarria dena, eta erakundearengan eragin handia duena
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016.
Eremua
Politika publikoen kalitatea eta baliabide publikoen kudeaketa eraginkorra hobetzea bilatzen da, balio publikoa sor dadin herritarrentzat eta erkidegoarentzat, hau da, erantzun eraginkorra eta erabilgarriak ematea gizartearen premiei edo eskaerei.
Ebaluazioa sustatzeko proiektuak berekin dakar lantaldeak gaitzea, tresnak garatzea eta ebaluazioen berri emateko kanalak sortzea.
Proiektu horretan ezinbestekoak dira jakintza kudeatzea eta lankidetza-sareak sortzea.
Legegintzaldia
X. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Órgano:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
Gidaritza politikoa:
- Lehendakaritza
Bultzada operatiboa:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- Administrazio Orokorra
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA | --- | --- | Amaituta |
Azken aldaketako data: 2017/01/08