KUDEAKETAREN EBALUAZIOAK ETA HOBEKUNTZA-PLANAK
Aurrerabideren proiektuetako bat hau da: autoebaluazioak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko antolakuntza-unitate bakoitzean, unitateak ereduarekiko duen egoera aztertzeko eta sendotze- eta hobetze-planak zehazteko.
Prozesu hori Egiten Ikasi proiektua egin duten antolakuntza-unitateetako langileek egingo dute, eta DACIMAko eta Kudeaketa Hobetzeko Lankideen Sareko bi lagunez osatutako taldearen laguntza izango du; lantalde horrek hau adostuko du antolakuntza-unitatearekin:
- Kudeaketa hobetzearen arloan izandako aurrerabideari buruzko kontraste-txostena (indarguneak eta sendotu eta hobetu beharreko guneak)
- Hobekuntza-plana egiteko kontuan hartu beharko diren sendotze- eta hobetze-arloak
- Datozen hiru urteetarako sendotze- eta hobetze-plana
EZAUGARRIAK
- Errazak
- Bertako langileek egindakoak
- Egiten Ikasi proiektuan parte hartu duten antolakuntza-unitateetako langileek zuzenean parte hartuko dute, eurak izango dira protagonista.
- 3 urterako plana, eredutik datozen hobekuntza-ekintzak dituena.
FASEAK ETA GARAPENA
- Memoria Eginez Gara egitea edo eguneratzea
- Autoebaluazioa (antolakuntza-unitateko langileek)
- Autoebaluazio indibidualaren galdetegia bete
- Galde-sorta adostu
- Kontrastea (antolakuntza-unitateko langileek, DACIMAko eta Lankideen Sareko langileekin)
- Adostutako autoebaluazioa birpasatu
- Sendotu eta hobetu beharrekoak diren alderdiak eta indarguneak identifikatu, ardatz bakoitzean.
- Lehenespena, sendotu eta hobetu beharreko alderdiak zehazteko
- Sendotze- eta hobetze-plana egitearen plangintza
- Sendotzeko eta hobetzeko plana
- Prestaketa (unitatean)
- Balidazioa (saioan, kontrastatzen parte hartu zutenekin)
- Planaren segimendua
- Planaren bete den aztertzea urteroko saioan (saioan, kontrastatzen parte hartu zutenekin)
EGUNGO EGOERA
- Martxoan eta apirilean, pilotu bat egin zen lau antolakuntza-unitaterekin.
- Funtzionamendua aztertu ondoren, doiketa batzuk egin ziren definitutako sisteman, eta lehenengo ebaluazio-plana abiarazi zen; plan horrek beste hemeretzi antolakuntza-unitateri eragin zien, ekainetik urrira artean.
Azken aldaketako data: 2017/01/10