2015eko Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak berrerabiltzeko ideia lehiaketa
[Ideiak]
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ideia-lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzaren ekimena da Euskadin datu irekien berrerabiltzea sustatu nahi duena. Lehiaketa hau ideia originala aurkeztean datza, zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko baliagarri izango dena. Horretarako Open Data Euskadiko katalogoan dauden datu-multzoak edo Euskadi.eus-eko beste edozein ataritan publikatuta dauden eta irekitzea interesagarria izan daitezkeen datuak erabili behar dituzu.
Aurrekontuko zuzkidura
2500 euros- Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko ideiarik onenaren saria egiaztapen-diploma eta 1500 euro izango da.Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.
- Akzesita emango zaio bigarren puntuaziorik onena lortzen duen ideiari. Egiaztapen-diploma eta 1000 euro izango da saria. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.
Informazio gehigarria
Nori dago zuzenduta
- Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ideia aurkezteko bete behar den formularioaren 9. puntuan erantzukizunpeko adierazpen bat dator, ideia aurkezten duen/duten pertsonak/pertsonek baldintza horiek betetzen dituela/dituztela egiaztatzeari buruzkoa.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko eta ebazpena argitaratzeko epea ezingo da izan 5 hilabetetik gorakoa, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, ebazpena ez bada artean argitaratu, ulertuko da deialdia bete gabe geratu dela.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak