2015eko Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak berrerabiltzeko lehiaketa
[Apps]
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzaren ekimena da Euskadin datu irekien berrerabiltzea sustatu nahi duena. Lehiaketa honek Open Data Euskadiko datu-multzoren bat erabiltzen duen edozein zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio hoberenak sarituko ditu.
Aurrekontuko zuzkidura
5000 euros- Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko ideiarik onenaren saria egiaztapen-diploma eta 3000 euro izango da. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.
- Akzesita emango zaio bigarren puntuaziorik onena lortzen duen ideiari. Egiaztapen-diploma eta 2000 euro izango da saria. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.
Informazio gehigarria
Nori dago zuzenduta
- Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ideia aurkezteko bete behar den formularioan erantzukizunpeko adierazpen bat dator, proiektua aurkezten duen/duten pertsonak/pertsonek baldintza horiek betetzen dituela/dituztela egiaztatzeari buruzkoa.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko eta ebazpena argitaratzeko epea ezingo da izan 5 hilabetetik gorakoa, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, ebazpena ez bada artean argitaratu, ulertuko da deialdia bete gabe geratu dela.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak