Azken eguneratzea: 2018/05/23
Jardunaldia: "Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen urteko kontuen aurkezpena"
Jardunaldia datorren maiatzaren 30ean izango da
Mezu honen bidez, Fundazioen Euskal Konfederazioa- FUNKOrekin batera antolatu dugun ondorengo jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu: “Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen urteko kontuen aurkezpena”.
Jardunaldia maiatzaren 30ean, asteazkena, izango da, 11.30etatik 13.30etara, Euskadiko Artxibo Historikoaren Areto Nagusian (Maria Lopez de Haro kalea, 3, beheko solairua- Bilbao).
Jardunaldian urteko kontuen aurkezpenari aplikagarriak diren betebeharrak aurkeztu nahi ditugu, Fundazioei eta Herri Onurako Elkarteei, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean eta Elkarteei buruzko legediaren arabera.
Hau guztia, Fundazio eta Herri Onurako elkarteen 2017ko kontuak aurkezteko inprimakiak onartzen dituen 2018ko apirilaren 12ko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduak (2018-04-20ko EHAA) ezartzen dituen nobedadeak kontuan hartuta.
Jardunaldiaren nondik norakoak hauek dira:
11:30 Aurkezpena eta ongietorria, Elixabete Etxanobe Landajuela, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren eta Ramon Bernal, FUNKOren presidentearen eskutik.
11:45 Urteko kontuak aurkezteko betebeharrari buruzko aurrelana, Alberto Serranoren eskutik (A&L Bufete)
12:30 2017ko urteko kontuen aurkezpen telematikoa (Aitor Mate. Eusko Jaurlaritzaren ikuskaria)
Interesatuta dauden pertsonak, mezua bidali posta elektroniko honetara: info@funko.es tokia mugatua da-eta.