Zer jaso behar da fundazioaren estatutuetan?
Fundazioaren estatutuetan ondoko hauek jasoko dira: erakundearen izena; fundazioaren xedeak; fundazioaren egoitza; zer lurralde-eremutan gauzatuko duen, nagusiki, bere jarduna; fundazioko zer organok duen –horrelakorik balego– establezimenduen eta ordezkaritzen kokalekua zehazteko eskumena; fundazioaren xedeak betetzeko baliabideak erabiltzeko eta onuradunak zehazteko oinarrizko arauak; patronatuaren osaera, patronatuko kideak izendatzeko eta horiek ordezkatzeko arauak, patronatua bertan behera uzteko arrazoiak, patronatuaren aginpideak, eta eztabaidatzeko nahiz erabakiak hartzeko modua; fundazioko kolaboratzaileen –baleude– araubide juridikoa eta fundazioko gobernu-organoetan kolaboratzaileek duten parte-hartzea; eta fundatzailea edo fundatzaileak ezarri nahi dituen legezko xedapen eta baldintza guztiak.