Zer da fundazio bat?
Irabazi-asmorik gabe sortutako erakundea da fundazioa. Interes orokorreko xedeak betetzeko erabiliko da beti fundazioaren ondarea, sortzaileek hala nahi izan dutelako.
INTERES OROKORREKOTZAT har daitezke ondoko gai hauekin lotutako xedeak: gizarte-laguntza, hiritartasuna, hezkuntza, kultura, zientzia, kirola, osasuna, garapenerako lankidetza, ingurumena babestea, ekonomia edo ikerketa sustatzea, borondatezko lana bultzatzea, eta antzerakoak.
Fundazioaren XEDEA, halaber, LEGEZKOA izan behar da, eta haren ONURADUN EZIN dira izan BANAKAKO PERTSONAK. Ezin izango da, inola ere ez, fundaziorik eratu fundatzaileen ezkontideen edo ahaideen mesederako –laugarren mailako ahaideak barne–.