Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

43/1986 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa (Dekretu horren bidez, laneko segurtasunaren eta higienearen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1985
  • Gaia: Lan arloa
  • Jardun-eremua: Osasuna; Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

Lehenengoa.- Laneko segurtasunaren eta higienearen arloan, EAEri eskualdatzea Estatuko Administrazioak Laneko Segurtasuneko eta Higieneko Kabinete Tekniko Probintzialen bidez betetzen zituen eginkizunak, dagokion lurralde-eremuan eta transferentzia-akordioan ezarritako moduan bete ditzan. 

Eginkizun horiek behar bezala betetze aldera, EAEri eskualdatzen zaizkio, orobat, «Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo» delakoaren Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko kabinete tekniko probintzialak, hain zuzen ere, institutu horren eskumenak probintzien esparruan betetzeaz arduratzen zirenak. 

Bigarrena.- Bestetik, eskualdatutako eginkizunak nola gauzatzen diren azaltzeko informazioa eta datu estatistikoak emango dizkio EAEk «Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo» delakoari, Estatu osoko gainerako informazio estatistikoarekin behar bezala koordinatu eta uztar daitezela bermatze aldera. Informazio eta datu estatistiko horiek emateko, lehendik ezarrita dagoen metodologiari edo unean-unean ezartzen denari jarraituko zaio.