Saila / Erakunde Autonomiaduna
Osasuna
Egitura atal kudeatzailea
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Xedea
Jakien Erregistro Orokorreko establezimendu eta produktu guztien zerrenda, halaber interesatuek aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Nori Zuzendua
Ondorengoak landu, eraldatu, biltegiratu, ontziratu, banatu edo inportatzen dituzten industria guztiak, establezimenduak, edo ekoizpen instalazioak:
- Giza kontsumorako jakiak.
- Produktu horiekin kontaktuan egongo diren gai edo materialak.
- Jaki industrian erabiltzen diren, garbigarri, desinfektagarri eta plagizidak.
- Jakiak ontziratzeko eta paketatzeko jakiokin kontaktuan egongo diren materialak egiteko sustantziak, gai material makromolekularrak barne.
- Erregistroan inskribaturik egoteko derrigortzetik salbuetsirik geratzen dira:
- Txikizkako establezimenduak edo xehekariak.
1721/1991 Errege Dekretua, arazoaren 29koa, Osasun Publikoa babesteko helburuz, industria eta establezimenduak Jakien Osasun Erregistro Orokorrean inskribatzea arautzen duena.
AGINDUA, 2003ko martxoaren 20koa (pdf, 133 Kb), Osasun sailburuarena, janarien elaborazioko establezimenduen baldintza sanitarioak eta sailkapena ezartzen dituena, janariak kolektibitateei banatzeko edota txikizkako establezimenduetan eta ostalaritzan (sukalde zentraletan eta plater prestatuetako industrietan) saltzeko.
Harremanak norekin
ARABA
Arabako Osasun Publikorako Zuzendariordetza
Santiago kalea, 11. 01004 VITORIA-GASTEIZ
Tfnoa.: 945-01.71.68
BIZKAIA
Bizkaiko Osasun Publikorako Zuzendariordetza
Alameda Rekalde, 39 A 48008 BILBAO
Tfnoa: 94-403.15.39
Uribe Kostako Eskualde Zentroa
Ikeabarri, Plaza 1-2ª 48940 LEIOA (BIZKAIA)
Tlfnoa.: 944-032-921
Lea-Artibai Eskualde Zentroa
Udetxea Jauregia Iturburu 4. 48300 GERNIKA (BIZKAIA)
Tlfnoa.: 944-032-880
Barrualdeko Eskualde Zentroa
Alameda Rekalde, 39 A 48008 BILBAO
Tfnoa: 94-403.28.20
Ezkerraldea-Enkarterriak Eskualde Zentroa
San José kalea z/g. 48510 TRAPAGA (BIZKAIA)
Tlfnoa.: 94-486 38 04
GIPUZKOA
Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza
Navarra Etorb. 4. 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Tfnoa.: 943-02.27.38. Fax.: 943-02 27 01
Tolosa/Goierri Eskualde Zentroa
Navarra,Etorb. 6. 20400 TOLOSA (GIPUZKOA)
Tlfnoa.: 943-024-024 . Faxa: 943-024-023
Urola Eskualde Zentroa
Salbide kalea, 10, sotoa. 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Tlfnoa.: 943-00 79 86. Faxa.: 943-00 79 88
Deba Garaiko Eskualde Zentroa
Otaola hiribidea 6, 1. sotoa (Eibar ospitalea). 20600 EIBAR (GIPUZKOA)
Tlfnoa.:943-02 40 57 Faxa: 943-02 40 59
Bidasoa Eskualde Zentroa
Navarra Etorb., 41-3º . 20302 IRUN (GIPUZKOA)
Tlfnoa.: 943-02 40 30. Faxa.: 943-02 40 59
Erantsi beharreko agiriakA-INDUSTRIEN ERREGISTROA
Jaien Osasun Erregistro Orokorrean sartzeko industria eta establezimenduek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
a) Lehenengo Inskripzio eskabidea:
Behar bezala betetako eskabide normalizatua.
Dokumentazioa interesatuak berak aurkeztuko ez balu, bere NANaren edo CIFfotokopia erantsi beharko da.
Jardueren memoria zehatza, gutxienez memoria ereduan isladatzen diren atalak garatuko direlarik.
1.- Enpresaren identifikazio datuak:
- Izena
- Enpresaren helbidea, Lurralde Historikoa.
- Eskatzen duen Jarduera Industriala.
2.- Instalazioen deskribapena.
- Azalera guztira
- Gune eta lokal ezberdinen deskribapena.
- Gune edo lokal bakoitzaren deskribapena.3.- Jardueraren deskribapena.
4.- Fabrikazio prozesuen deskribapena.
5.- Janari-erabiltzaile kopurua.
6.- Banaketa eta garraioa, bere ezaugarri industriala aipatuz (isotermoa, hozketa, e.a.)
7.- Ondorengoak dituen aitorpena:
- Datuak benetakoak direla eta enpresak bere gain hartzen duela erantsitako informazioak indarrean dagoen legeria betetzea.
- Memorian azaldutakoan aldaketaren bat suertatuko balitz, jakinarazteko konpromisoa.
- Janari-erabiltzaileen araudia betetzeko kompromisoa.
- Lehengaiek edota bildutako produktuek dagokien Industrien Osasun Erregistroa duten kompromisoa.
8- Gutxienez hirurogei eguneko gazta ekoizten duten gaztagileek tokian tokiko Foru Aldundiaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, non 1679/1994 Errege Dekretuaren A eranskinean ezartzen diren baldintzak bete behar direla agertzen den, esne gordinaren ekoizpenari, termimoki tratatutako esneari eta esnekiei buruz.
9- Indarrean dagoen legediaren aplikazioan aldi baterako salbuetsirik dauden establezimenduek, horrela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute
b) Hasierako eskabidearekiko sortzen den edozein aldaketa edo konbalidazio eskabidea
- Eskabide honetan aurreko puntuan aipatu diren datuak agertuko dira eta haserako eskabidearekiko sortu diren aldaketak ere jarriko dira.
Helbide aldaketa
Jabe aldaketa
Konbalidazioa
Jarduera zabaltzea
- Ondasun Erkidego edo pertsona fisikoei eragiten dien Titulartasun aldaketaren bat sortuko balitz, egiaztasun Dokumentu bat aurkeztuko da, bi aldeek sinatuta.
- Enpresei, sozietateei, kooperatibei e.a. eragiten dien titulartasun aldaketa sortuko balitz, egiaztatzen duen Notario-dokumentua aurkeztuko da.
c) Jarduera baja emateko eskabidea.
- Interesatuaren eskariz, Osasun Lurralde Ordezkaritzetan edo erregistroa duen beste edozein bidetatik, argi eta garbi azalduz industria eta sozietate-izena (ikusi aurreko puntuak) eta inskribaturik zegoen jardueratiko baja.
- Erregistro idazpenak baliogabetzea ofizioaz egin ahal izango da, erregistroaren zehaztasun arrazoiengatik edota konbalidazioa bere garaian eskatu ez eskatzeagatik. Azken kasu honetan AE eskudunak interesatuari eskatuko dio hilabete emanez eskabidea egiteko, epe hori igarota egin ez bada, Osasun Ministeritzari jakinaraziko dio inskripzioa bertan behera uzteko.
B-PRODUKTUEN ERREGISTROA
B1- Erregistroanur mineral natural eta iturburuko uren inskripzioa eskatuz gero, honako dokumentazioa erantsiko da:
- Behar bezala betetako eskabide normalizatua.
- Produktua komertzializatzeko erabiltzen den etiketaren ale bat..
B2- Jakien Osasun Erregistro OrokorreanErregimen Dietetiko edota berezietarako jaki-prestatuen inskripzioa eskatuz gero, honako dokumentazioa erantsiko da:
- Behar bezala betetako eskabide normalizatua.
- Produktua komertzializatzeko erabiltzen den etiketaren ale bat
- Produktua beste Estatu Kide edo Autonomia Erkidegoren batean egin edo komertzializatzen denean egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko du eta lehenengo komertzializatzearen baimena.
- Produktua berezi edo dietetikoa dela akreditatzeko egokitzat jotzen den dokumentazio guztia.
Dagokion tasa
Ez dago.
Eskabideak Aurkezteko Epea-Lehenengo inskripziorako eskabideak aurretik zehaztu gabeko egunean egingo dira eta industria funtzionamenduan hasi baino lehen.
-Erregistro Sanitarioaren baliozkotzea 5 urtero egingo da.
-Hasierako eskabidetik sortzen diren aldaketen eskabideen aurkezpena eurok sortu ahala egingo da.
-Jardunbideari uzten zaion unean eskatuko da honen baja.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zuzendaria bidaliko zaio eskualdeetako Osasun Publiko zentruen bidez edota tokian tokiko Lurralde Ordezkaritzen bidez.
Halaber, Administrazio Prozeduran adierazitako gainerako moduetan aurkez daitezke eskabideak.
Ez dira azaltzen.
Egitura Atal Ebazlea
Osasun Publikoko Zuzendaria.
Ebazteko epea
Eskatzaileari erantzuteko epeak Administrazio Prozedura Legean ezarritakoak izango dira.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Ez dago.
Bestelako AgiriakEz dago.
Oharrak
Ez dago.
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
14/01/2019