Gobernuaren informazio eta sistemen segurtasuna optimizatu eta hobetu
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
- Eusko Jaurlaritzako aplikazioen kalitatea eta segurtasuna indartu eta optimizatzea
- Erabiltzaileen kontzientziazioa lortzea , informazioaren euskarri mugikorren inguruan
- Eusko Jaurlaritzako barneko erabiltzaileen erabilerraztasuna hobetzea
- Segurtasun Eskema Nazionala betetzea
- Segurtasun-intzidentziak % 10 murriztea
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)
Eremua
Eusko Jaurlaritzaren segurtasun informatikoaren egoera hobetzea da proiektu honen helburua, jasotzen duen informazioari, azpiegitura teknologikoari eta erabiltzaileei dagokienez.
Horretarako, informazioaren euskarri mugikorrak babestera, kanpo zein barrurako azpiegituren sarbidearen kontrolatzera, aplikazioen segurtasuna babestera eta abarrera bideratutako ekimenak jarriko dira abian, beti ere erreferente eta bete beharreko helburu estrategikoa izanik PLATEAren segurtasun-gidaliburua eta Segurtasun Eskema Nazionala.
Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:
- Datu-baseen segurtasuna
- Mugikortasun-soluzioak
- Bidegabeko sartzeak antzeman eta prebenitzeko sistemen migrazioa
- Segurtasun-kudeaketa
- Segurtasun-arauetara egokitzeko plana
- Identitateen kudeaketa-sistema eguneratu
Parte-hartzaileak eta eragileak
Administrazio Korporatiboa
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
2011/01/03 - 2013/01/31
Azken aldaketako data: