Gaur egungo Langileen Kudeaketa Bateratua (LKB) teknologia aurreratuagora migratzeko proiektua
Helburuak
- Makina-mailako bilakaera teknologikoa burutzea (SUN Solaris-etik HP-ra)
- Datu-eredurako Oracle bertsioa eguneratzea
- LKB/Nomina sistema mantentzea, EIZU ezarri bitartean
- EIZUren irismenetik kanpo gelditzen diren aplikazioak ostatatzea
- EIZU ezarri ondoren ere, historia 5 urtez mantentzea linean
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)
Eremua
Proiektu honen eginkizuna da teknologia-migrazioko prozesua burutzea, horri esker, EIZU garatzen den bitartean LKB/Nomina datu-ereduari jarraipena emateko, bai eta EIZU ezarri ondoren ere, 5 urtez, historiaren tratamenduari dagokionez (nominen atzeraeraginaren kalkulua).
Gainera, EIZUren irismenetik kanpo gelditzen diren aplikazioak ostatatzea ere bada beraren helburuetako bat (adibidez, kanpokoen kudeaketa).
Legegintzaldia
IX. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Órgano:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
- Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
- Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza
- Baliabide Orokorren Zuzendaritza
- Lan Harremanen Zuzendaritza
- EJIE: sistemak, ustiapena eta laguntza teknikoa
Azken aldaketako data: 2011/01/17