Ebaluazioetarako laguntza korporatiboa
Helburuak
- Aurrekontuan ebaluazioak batera finantzatzeko diru-sailak sartzea
- Sailentzako aholkularitza-lanak egingo dituzten barneko zein kanpoko pertsonak aurkitzea, eta tutoretzarako mekanismoak ezartzea
- Ebaluazioen kalitatea neurtu eta bultzatzeko mekanismoak finkatzea
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)
Eremua
Estrategikotzat edo Eusko Jaurlaritzarentzat edo beraren Erakunde Autonomoentzat garrantzi berezikotzat jotzen diren ebaluazioen kasuan, batera finantzatzeko eta tutoretza egiteko mekanismoak finkatuko ditu proiektuak. Hala, ebaluazioen eskaerak sustatuko dira, hautaketa-irizpideak eta parte hartuko duten baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak zehaztuta. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta beraren Erakunde Autonomoen barruan, ebaluazioen kalitatea areagotzeko eta ebaluazio-jarduera egokienak zehazteko ekintzak eta neurriak hartuko ditu. Adibidez, barneko ekitaldi eta lehiaketan antolatuz.
Legegintzaldia
IX. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Órgano:
- Koordinazio Zuzendaritza; Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
- Aurrekontu Zuzendaritza
- Ekonomia eta Plangintzako Zuzendaritza
Azken aldaketako data: 2011/01/12