EAEko cohousing ereduaren diagnostikoa

Helburuak

 

 

Azken urte hauetan, Cohousinga biziberritzen ari da EAEn; izan ere, alde batetik, ekimen ugari agertu dira, eta, bestetik, administrazio publikoek ere arreta handiagoa eskaini diote, eta harekiko interes handiagoa erakutsi dute; hala, hasi dira termino hori txertatzen bai araudian, bai plangintza estrategikoan.

EAEko Cohousingaren egungo egoera aztertzea da diagnostiko-txosten honen helburua, hura garatzeko baliabideak eta aukerak identifikatzeko. Azterlan honek, gainera, orientazio praktiko argia duenez, kolektibo, erakunde, administrazio publiko eta arlo horretako adituei egindako kontsulta-prozesu bat du oinarri.

Txostena (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: