Construmat. Eraikuntzaren Nazioarteko 18. Azoka. Bartzelonan, 2013ko maiatzaren 21etik 24ra
Informazio gehiago, Construmaten webgunean .
Azokan, erakusketaz gain, jarduera hauek egingo dira:
- Contract forua : negozioa etorkizuneko merkatuetan. Contract foruan, Aljeriako, Marokoko, Tunisiako, Brasilgo, Mexikoko, Errusiako, Qatarreko, Arabiar Emirerri Batuko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako 170 proiektu baino gehiago izango dira, proiektu horiek gauzatzeko Europako hornitzaileak aurkitzeko asmoz.
- Hosted Buyers Program : hornikuntza-kate nagusiekin harremanetan jartzeko.
- Construmat Building Solutions World Congress : kongresu aitzindari horren helburua da egungo arkitekturaren berrikuntza-, jasangarritasun- eta birgaitze-premiei buruz hausnartzea eta haiei erantzuna ematea.
- Innovation Center : mundu osoko eraikuntza-zentro teknologikoek beren prototipo berritzaileenak eta hauek izan ditzaketen aplikazioak aurkeztuko dituzte haiek merkaturatu baino lehen.
- Berrikuntza teknologikoaren eta jasangarritasunaren 15. Construmat Sariak . Bi kategoria daude: eraikuntza eta ingeniaritza zibilaren kategoria, eta produktuaren kategoria.
Azken eguneratzea: 2013/04/11