Arkitektura eta Plangintzan Energia Efizientzia eta Jasangarritasunaren Inguruko III. Europar Kongresua (2012ko uztailaren 2tik 4ra)
EHUko Arkitektura Sailak , Calidad de Vida en Arquitectura Ikerketa Taldeak eta EHUko udako ikastaroek antolatu dute Arkitektura eta Plangintzan Energia Efizientzia eta Jasangarritasunaren Inguruko III. Europar Kongresua . Donostian egingo da, 2012ko uztailaren 2tik 4ra, gai nagusia “Jasangarritasuna eta krisia” dela.
Gai hauek landuko dira Kongresuan:
- Arkitektura jasangarria eta energia-eraginkortasuna
- Hiria eta hirigintza jasangarria
- Ebaluazioa, monitarizazioa eta kudeaketa, IKT teknologiekin
Jardunaldiak hauentzat dira: arkitektura- eta hirigintza-eremuetan energia-eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruz kezka duten ikertzaile, graduatu, ingeniari, arkitekto, lizentziatu eta ikasleentzat. Jardunaldien helburua da hizlarien eta profil ezberdinetako parte-hartzaileen artean sortutako sinergiak aprobetxatzea, egungo arazoak sakon eta zehaztasunez aztertu eta haientzako erantzunak proposatzeko, esparru orokor integratu batetik abiatuta