Azken eguneratzea: 2011/05/18

EAEren mapa eguneratuak 2010eko datuekin, eskala hauetan: 1:100.000, 1:200.000, 1:400.000 eta 1:1.000.000.

EAEren mapa eguneratuak erabilgarri daude 2010eko datuekin, eskala hauetan: 1:100.000, 1:200.000, 1:400.000 eta 1:1.000.000. Hainbat formatu digitaletan deskarga ditzakezu, web orri honen bidez: www.geo.eskadi.net. Paperean nahi badituzu, 1:100.000 eta 1:200.000 eskaletan dauzkazu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzaren Kartografia Zerbitzuan, Lakua II eraikineko 2. solairuan.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzaren Kartografia Zerbitzuak, Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, Euskal Autonomia Erkidegoaren mapa eguneratu du.

 Aurreko mapa 1993koa zen.

Mapa berri horretan, toponimia guztia eta bide-sareak eguneratzeko ahalegina egin da, 2010eko datuekin.

4 eskalatan egin da: 1:100.000, 1:200.000, 1:400.000 eta 1:1.000.000. Paperean bi eskalatan editatu da: 1:100.000 eta 1:200.000.

 Mapa horiek nahi duenaren eskura daude Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzako Kartografia Zerbitzuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzako Lakua II eraikineko 2. solairuan, Gasteizko Donostia kalean.

Mapa guztiak daude eskuragarri, hainbat formatu digitaletan, deskarga zerbitzu honetan: ftp://ftp.geo.euskadi.net/cartografia/Cartografia_Basica/Mapas_papel/Mapas_CAPV/