2022ko otsailaren 15ean, Legutio udalerriko Ibarran, 42 araudi orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena, alokairuan, esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
42 babes bereziko etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:
Logela kopurua N.º de dormitorios |
Bizitoki kopurua N.º de alojamientos |
Azalera minimoa Superficie mínima |
Azalera maximoa Superficie máxima |
2 |
*3 |
80,60 |
83,90 |
1 |
12 |
48,20 |
48,35 |
2 |
8 |
67,70 |
67,80 |
3 |
19 |
79,50 |
90,00 |
(*) Etxebizitza egokituak / Viviendas adaptadas
Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak Cupo: Personas con movilidad reducida |
Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa |
Kupoa: Behar bereziak Cupo: Especial necesidad |
Kupoa: 36 urte baino gazteagoak Cupo: menores de 36 años |
Kupoa: Orokorra Cupo:general |
3 Etxebizitza/Viviendas |
2 Etxebizitza/Viviendas |
9 Etxebizitza/Viviendas
|
15 Etxebizitza/Viviendas
|
13 Etxebizitza/Viviendas
|
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:
Etxebideko eskabidea: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Araba erdialdeko eremu funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia).
Errolda: Etxebizitzak esleitzerakoan lehentasuna izango dute agindu hau argitaratzen den egunean, Legution gutxienez etenik-gabeko bi urteko errolda-antzinatasuna dutenek.
Diru-sarrerak: 2020. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro eta 39.000 euro artekoak direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza egiaztatzeko, izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileek ere.
Bizikidetza-unitatearen kide-kopurua: gehienez 6 kide
Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2022ko otsailaren 15a eta 28a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
Telematikoki:etxebide.euskadi.eus/espedientea estekaren bidez
- Postaz: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Samaniego kalea 2, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz
- Aurrez aurre: Zuzenean-en aurrez hitzordua eskatuta
Oharra:
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.
Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.