|
Gobernuko Batzordearen kideak. JB. |
Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak ezohiko bilera egin zuen, 2008ko maiatzaren 28an, Herri Kontsultarako deia egin eta berau arautzen duen Lege Egitasmoa onartzeko.
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak egitasmo berriaren aurkezpenean adierazi zuenez, Jaurlaritzak ekimen hau egin du "ETA bere lekuan jarri nahi dugulako, behin betiko indarkeriari uzteko eskatuz, eta euskal gizarteak ETAren indarkeriaren aurkako konpromisoa berrestea nahi dugulako, Ajuria Eneako Akordioan eta Diputatuen Kongresuan 2005eko maiatzean planteatu zen antzeko baldintzetan".
Lehendakariak azpimarratu duen arabera, euskaldunen arteko Akordioa "nahi dugu" eta, akordio horiek Estatuak errespetatzea nahi dugu. "Gernikako Estatutua, euskaldunen arteko akordio hori, 30 urte egon da bete gabe eta, 30 urte bete gabe egon da Euskal Herriari emandako hitza", gogorarazi du.
Egoera politikoa desblokeatu nahi dugu alderdi politiko guztiei negoziatzeko eta akordio bat lortzeko deia luzatuz, Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidearen inguruan", esan du eta, aldi berean, "denok batera bizitzea erabaki behar dugu, erabakitzeko askatasuna ez badago, elkarbizitza askea ez delako, baizik eta inposatuta", errepikatu du.
"Elkarrekin bizitzea eta erabakitzea lotuta daude. Erabakitzeko eta askatasunez elkar bizitzeko eskubidea eduki nahi dugu. Erabakitzeko eskubidea nahi dugu euskal gizartearen ongizatearen maila hobetzeko, herri honetan bizi garen gizonezkoen eta emakumezkoen maila hobetzeko, edozein pentsaera izanda, edonori botoa emanda. Azken finean, erabakitzeko eskubidea nahi dugu hobeto bizitzeko", amaitu du.
|