Ikasten.net: doako on line euskara ikastaroa


Euskera munduko edozein lekutatik ikasi ahal izango da.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Ikasten.net ekimena sareratu du. Horri esker, euskara sarean eta doan ikasteko aukera mundu osora zabalduko dute. Euskara ikasteko baliabide didaktiko berria pertsona helduei dago zuzendua, eta erabiltzaileek ingelesezko, gaztelaniazko eta euskarazko azpiegitura aukeratu ahal izango dute.

Ikastaroak 60 unitate didaktiko ditu, eta edukien artean audioak, bideoak eta idatzizko ariketak aurkituko dituzte erabiltzaileek. Gainera, 2009. urtetik aurrera tutoretza zerbitzua izango dute eskuragarri.

Izena aldez aurretik hiru.com atarian eman behar da.


Azken eguneratzea: 2008/10/07