Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea
2021-05-12
Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2021eko maiatzaren 12ko 12:00ak arte.
Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:
- Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
- Orotara 79 ikasgela daude itxita, 51 ikastetxetan
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,45 da.