Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea

2021-02-09

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2021eko otsailaren 9ko 12:00ak arte.

Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:

  • Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak:
    • Nuestra Señora del Carmen HHI-k, Gasteizen, aurrez aurreko eskola jarduera etenda du
  • Orotara 229 ikasgela daude itxita, 126 ikastetxetan

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 1,30 da.