Unesco Etxea: "Etorkizun erkide berria: 2030 Agenda eta garapen iraunkorraren Helburuak"
2016.eko apirilak 13
- Apirilak 20 eta 21
- Europa Jauregian, Vitoria Gasteiz
2015eko irailean, 2030 Agenda onartzeko Nazio Batuen Gailurra egin zen. Nazioarteko mugarri horretan, Garapen Iraunkorraren Helburuak onartu ziren; hau da, giza garapen iraunkorra planeta osoan zehar sutatzeko 17 helburu.
Jardunaldi horien helburua Gailur horretan hartutako erabakien berri ematea da, eta munduko komunitateak (Nazio Batuak, estatuak, GKE, indigena eta etorkinen erakundeak, emakumeak, gizarte-mugimenduak eta abar) Agenda eraikitzeko prozesuan egin duen lana ezagutzera ematea, baita hori tokian bertan nahiz mundu osoan ezarri eta dagokion jarraipena egiteko mekanismoak eta errokak ezagutzera ematea ere.
Mintegia honako hauei dago zuzenduta: gizarte zibileko euskal erakundeei, arduradun politikoei, administrazioko teknikariei, sindikatuei, etorkin-taldeei, feministei, emakume-taldeei, irakasle eta hezkuntza-eragileei, garapenerako lankidetza-arloko eragileei, ingurumen-eragileei, eta ikasle, aholkularitza eta interesa duten pertsona guztiei
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA Amancay Villalba a.villalba@unescoetxea.org +34 944 276 432