Azken eguneratzea: 2012/12/04

Feministaldia

Feministaldia, VII Kultura Feminista Jaialdia, Donostian ospatuko da abenduaren 13, 14 eta 15ean

Feministaldiaren zazpigarren edizioa datorren abenduaren 13, 14 eta 15ean ospatuko da eta programatu diren jarduerak Donostiako Antzoki Zaharrean, Artelekun eta Boulevard-ean izango dira. Plazandreok antolatzen duen Feministaldia kultura feminista jaialdia da, jolas ironikoa izanik, eraikitzailea ere badena. Leku ezberdinetatik eta modu ezberdinetatik esanahiak zabaldu, moduak kolokan jarri eta istorio berriak kontatzen dituzten emakume sortzaile eta ekintzaileak ikusgarri egin nahi ditu. Bolumenak, elkarguneak, planoak eta elkarrekintzak sortzen dituen geometria daEstudio Drom-ek aurten diseinatutako kartelaren abiapuntua, bertan jaialdia mugimendu-ardatza moduan agertzen da eta hainbat eragileen arteko harremanak marrazten dira kartografia moduan. Aurtengo edizioan erakunde hauek izan dira kolaboratzaile: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuna Zuzendaritza, Emakunde, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiakop Kultura-Donostiako Udaletxea eta Donostia 2016.

Egitaraua