Eusko Jaurlaritza, teknologia garbiei buruzko euskal esperientzian interesatuta dauden Israelgo 15 enpresako misio baten anfitrioi
2011(e)ko Irailak 06
Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendia jaunak Israelgo start-upeko ordezkaritza bati harrera egin dio gaur, sektoreko euskal enpresak ezagutzeko interesatuta baitago, eta lan-jardunaldi bat izango du ordezkari horiekin Acliman.
Start-up horiek, sortu berri diren enpresak dira, hazkunde-aukera handiak dituztenak, eta berrikuntzaren sustapenari, teknologien garapenari, kalitatezko enpleguei, aberastasunaren banaketa hobeagoari eta abarri lotuta daude.
Eusko Jaurlaritzak bisita aprobetxatuko du Israel eta Euskadiren arteko harremanak indartzeko, eta Israelgo gobernuak start-upen sorkuntza, enpresen haztegi pribatuak eta ekintzailetza sustatzeko moduari buruzko informazioa guztia bildu ahal izateko.
Teknologia garbiko 15 'start-up' enpresaz osatutako Israelgo misio bat gaur, irailak 6, Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendia jaunarekin bildu da, Euskadik alor horretan duen esperientziari buruz ahalik eta informaziorik gehiena biltzeko. Egunean zehar egingo den jardunaldian enpresa garrantzitsuetako hainbat buruk hartuko dute parte, baita Israelgo Technion Unibertsitateko hainbat kidek ere. Israelgo ordezkaritzak, bestalde, teknologia garbian espezializatutako euskal enpresak bisitatuko ditu ACLIMArekin (Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea).
15 enpresa horiek igandean iritsi ziren Euskadira, eta lehendabizi Guggenheim bisitatu zuten. Bere lan-proiektuan, atzo, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bitartez Euskadin eskaini daitezkeen laguntza eta zerbitzuei buruzko ibilbide xehatua eskaini zion Israelgo taldeari, batez ere Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen alorrean.
Ondoren, Aclimaren egoitzan, Bilbon, teknologia berriko start-upen eta IK4 eta Tecnalia euskal plataforma teknologikoen proiektuen aurkezpena egin zen.
Euskadira etorri diren Israelgo enpresa guztiek ingurumena errespetatzen duten teknologiekin lan egiten dute, adibidez uraren trataera berritzaileak, energia berriztagarriak, nanoteknologia, elikadurari eta urari aplikatutako teknologia eta bioteknologia, eta abar. Bidaiaren helburua euskal enpresa eta erakundeekin lankidetza-akordioak lortzea da. Eusko Jaurlaritzak aukera baliatuko du Israelgo gobernuak eta erakundeek herrialde hartako enpresen haztegi pribatuen, hau da, bertako start-upen sustapenean betetzen dute papera ezagutzeko.
Start-up horiek, sortu berri diren enpresak dira, hazkunde-aukera handiak dituztenak, hazkunde hori normalki ekintzailetzaren mundutik etorriz, eta berrikuntzaren sustapenari, teknologien garapenari, kalitatezko enpleguei, aberastasunaren banaketa hobeagoari eta abarri lotuta daude. 'Startup' konpainiak, normalki, sormenezko negozio-ideia gisa hasten dira, ondoren ideia hori bereizi egiten dute berrikuntzaren bitartez, eta azkenik negozioari ekiten diote. Hazkunde bizkorreko negozioak 'start-upen' funtsezko osagaia dira.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 6a