Azken eguneratzea: 2008/04/22
Gobernu Kontseiluak Informazioaren Gizartean Euskadi Plana eta Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko Plana onartu ditu
Eusko Jaurlaritza

 Informazioaren Gizartean Euskadi Plana (pdf. 30,66 kb)

Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko Plana (pdf. 30,66 kb)

Gobernu Kontseiluak Informazioaren Gizartean Euskadi Plana eta Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko Plana onartu ditu. Plana hauen bitartez, - lehenengoa gizarteari zuzenduta, eta bigarrena euskal administrazioei begira osatu dena-, teknologia berrietan oinarrituz, lehiakortasunari eta berrikuntzari aukera berriak zabaltzea izango da Jaurlaritzak duen asmo nagusia.

Biak elkarri eragiten diotenez, hauekin Informazioaren eta Ezagutzaren gizarteari dagokionean, Jaurlaritzak Estrategia Berria zehaztu du. Bi ekintzen sinergiei esker, Euskadiko etxeetan informatika ekipoak bikoiztu dira eta internet erabiltzaile kopurua zortzi bider ugaritu da. 

Plana bakoitzaren xehetasunak ezagutu aurretik, azpimarratzekoa da bultzatzera goazen Estrategia Berriaren abiaburua Euskadi 200Hiru Planean lehenengo, eta Euskadi Informazio Gizartean eta Administrazio Elektroniko plana bietan ondoren, aurkitzen dituela, eta hauek laurogei eta hamargarren hamarkadaren amaieran eta mende berriaren hasieran bultzatu genituen. 

XXI. mendeko Gizartea "net Generation" izenez ezagutzen dugun belaunaldipean biziko da, hau da, teknologia berriak eta internet inguratzen duen guztia naturaltasun osoz bereganatu duten pertsonez osatutako belaunaldipean. Hori dela eta, 400 milioi euroko inbertsioa eskatu duten aurkeztera goazen bi plana hauen arrazoia.