Azken eguneratzea: 2012/05/03
Moveuskadi, iPhonerako erabilgarri
Moveuskadi aplikazioaren iPhonerako bertsioa AppStore-tik eta www.moveuskadi.comwww.moveuskadi.com webgunetik jaitsi daiteke.
Aplikazioa Android-erako ere erabilgarri dago, eta garraio publikorako GPS nabigatzaile bat eskaintzen die erabiltzaileei. Bidaia, garraio publiko desberdinak erabiliz planifikatzeko aukera emateaz aparte, autobusak alde egiten digunean, Moveuskadik abisatu egingo ditu, eta zer lekutan gauden kontuan izanik, beste alternatiba batzuk bilatuko dizkigu. Garraiobide baten barruan, erabiltzailea geralekura hurbiltzen ari denean ere informatuko du, eta helmugara iristen denean abisua emango dio. Horrela, bada, erabiltzaileak une bakoitzean hartu beharreko erabakiak kontuan hartzen ditu, eta alternatibarik onena eskaintzeko. Guztiz tresna berritzailea da, eta erabiltzaileek doan deskargatu dezakete.
Eta ez hori bakarrik. Moveuskadik gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzak garraiobide publikoen bidez irisgarriak diren hainbat leku turistikoren geolokalizazioa eta informazioa eman digu. Beraz, hemendik aurrera, azkarrago eta modu eraginkorragoan bidaiatzeaz aparte, une oro inguruan zer leku interesgarri dagoen jakingo duzu, eta eskuko telefonoaren bidez txangoak eta bisitak antolatu ahal izango dituzu.
Moveuskadin garraiobide guztiak aurkituko dituzu: metroa, tranbia, herriko autobusa eta herriz kanpokoa, aldirietako trena, ibilbide luzekoa, txalupak, ferriak, funikularrak, Bizkaiko zubia eta are igogailuak ere, bat bakarrik edo konbinatuta erabiltzeko moduan; eta horiei buruzko informazio guztia ere bai: ordutegiak, geralekuak, bidaien iraupena eta kostua.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritza mugikortasun jasangarriago bat lortzeko burutzen ari den ekintzen barruan sartzen da. Honekin, Euskadi punta-puntan jarri da ITS edo garraio-sistema adimendunen garapenean, eta indartu egiten du Euskadiren jarrera berritzaile eta ekintzailea. Moveuskadi mugikortasunerako, jasangarritasunerako, erraztasunerako eta etorkizunerako.