Atzerrian etengabe bizi direnen botoaren frankeo-gastuak itzultzea (CERA)

Zure boto-eskubideaz baliatzeko frankeo-gastuak ordaindu badituzu, horiek itzultzeko eskatu ahal duzu honela:

  1. Nazioarteko hirugarrenaren alta-izapidea egin. Horretarako:

    • Deskargatu eredu normalizatua Eusko Jaurlaritzaren webgunetik.
    • Bete ezazu zure identifikazio-datuekin eta banku-datuekin: zure banku-kontuaren IBAN zenbakia eta BIC bankuaren identifikazio-kodea.
    • Sinatu baimena emateko laukian.
    • Aurkeztu banku-kontuaren titularra nor den egiaztatzen duen bankuaren jatorrizko ziurtagiria. Banka elektronikoa erabiltzen baduzu, zure bankuaren webgunetik deskarga dezakezu.
    • Aurkeztu NAN edo, agintaritza espainiarrek emandako pasaporterik ez baduzu, bizi zaren herrialdeko pasaportearen fotokopia. 
  2. Amaitzeko, eskaneatu dokumentu hauek eta bidali pelectoral@euskadi.eus helbide elektronikora: Nazioarteko hirugarrenaren alta-dokumentua (beteta eta sinatuta), banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen bankuko ziurtagiria eta bizi zaren herrialdeko pasaportearen fotokopia (NAN edo agintaritza espainiarrek emandako pasaporterik ez baduzu).

  3. Zalantzarik baduzu, hauteskunde-prozesuen zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke bide hauek erabiliz: