Euskadiko klimatologia

Urtaroak eta Lurraldeak / Negua

Euskal Herrian negua solstizioa baino dezente lehenago hasten da, azaroan bertan, eta ia beti urrian ere izaten du eguraldiak nolabaiteko negu-ikuturik.

Eskualde klimatiko honetako neguan, Azoreetako antizikloia hegoalderantz ezkutatzen da isobara-mapetan, eta bidea zabalik geratzen da Europatik Atlantikoko haizea eta horiekin datozen ekaitz eta hodei-fronteak sartzeko. Europako kostaldera neguko eguraldi tipikoa ekartzen dute: zenbait egun fresko eta euritsuen ondoren eguzkiak ia lurra eta airea berotzeko astirik ere ez duen zeru oskarbiko tarte labur batzuk, txandaka.

Tenperatura minimoei begiratuz gero, euskal kostaldearen ezaugarrietako bat neguko tenperatura gozoak dira, tenperatura minimoak 5 ºC-ren inguruan ibiltzen baitira. Edonola ere, banalerroa igaro bezain pronto, Araban gaueko tenperatura minimoak, neguan, izozte-tenperaturatik gertu ibili ohi dira.