Nekazaritza Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plana 2021-2025

Auditoretza-sistema

2017/625 Araudiak (EE) bere 6 artikuluan eskatzen du agintaritza eskudunek auditoretzak egiteko, eta, horien emaitzei erreparatuz, beharrezko neurriak hartzeko, aipatutako araduen helburuak lortzen direla bermatze aldera.

Komunitate-agindu honetan, 2007tik aurrera auditoretza-sistema autonomiko bakar eta integral bat diseinatu eta gauzatu zen, lehen mailako ekoizpenaren arloko agintaritza eskudun guztientzat. Sistema horretatik abiatuz, EAEko 2007-2010eko Auditoretza Programa gauzatu zen (lehenengoa). 2008ko urtarrilean jarri zen martxan, eta hortik aurrera hasi ziren EAEn elikakatearen kontrol ofizialerako programa ezberdinei buruzko auditoretzak egiten.

Gaur egun indarrean dagoen auditoretza-sistema EAEko 2021-2025ko Auditoretza Programaren barruan dago, eta Elikakatea Kontrolatzeko 2021-2025ko Plan berriaren indarraldian aplikatu behar da. Auditoretza Programa horretan honako hauek biltzen dira, besteak beste: ikuskatzeko kontrol ofizialerako programen zerrenda, aplikatzekoak diren ikuskatze-prozedurak eta aldi horretan egin behar diren ikuskaritzen programa-egutegia.

- 2023ko auditoretza-txosten globala

- 2022ko auditoretza-txosten globala

- 2021eko auditoretza-txosten globala

- 2021-2025eko Auditoretza Programa

- 2016-2020ko auditoretza-txosten globalak

Azken aldaketako data: