Sudokua

Zer da?

Sudokua eta koloretako hiru arkatz

Sudokua buruhauste matematikoa da eta, bere helburua, 3x3ko karratu txikiz osatutako 9x9 tamainako koadrikula osatzea da. Karratu txiki horietan, 1 eta 9 arteko zenbakiak ipini behar dira, beti ere ilara edota zutabe berberean zenbaki berdina errepikatu gabe.

Sudoku motak

Sudoku mota desberdinak bereiz ditzakegu jolasteko erabiltzen diren elementuen arabera. Izan ere, Sudokuak egiteko zenbakiak, letrak, zeinuak edo koloretako irudiak erabil ditzakegu. Hori dela eta, ondorengo Sudokuak bereiz ditzakegu:

Sudoku Killer
Baldintza berberekin, baina adierazitako bloketako zenbakietaz gain, kantitate jakin batzuk lortu behar dira.
Sudoku Samurai
Bost Sudokuz osatutako Sudoku handi bat da. "X" bat osatzen dute zenbakiek, eta horiek, lauki baten bidez erlazionatzen dira.
Sidoku
Sudokuaren aldaera musikala da. Honetan, laukiek musikako notak izango dituzte eta 7x7ko tamainadun karratua izango da. Koadrikula osatzen joan beharko du jokalariak, beti ere kontuan izanik zazpi notak agertu behar direla zutabe eta ilara bakoitzean.
Kakauro
Ilara eta zutabe bakoitzean zenbakiekin bete behar diren laukiak daude. Zenbaki horiek 1 eta 9 bitartekoak izan behar dute, ezin delarik zenbakirik errepikatu. Honetaz gain, ilara eta zutabe bakoitzean kokatutako zenbakien batuketa zenbaki klabearen berbera izango da.

Jatorria

Sudokua

1783an, Leonhard Euler matematikari famatuak hil baino apur bat lehenago asmatu zuela esaten da. Halere, 1970 urtera arte ez zen heldu herritarrengana, izan ere, urte horretan Walter MacKeyk Math Puzzles and Logic Problems aldizkarian argitaratu zuen buruhaustea. Orduan, "Number Place" edota zenbakien tokia bezala izendatu zuten. Beranduago, Nikoli argitaletxeak Japoniara esportatu zuen Sudokua Monthly Nikolist egunkarian argitaratzeko. Japoniako prentsa honetaz jabetu eta poliki- poliki halako joko gehiago argitaratzen hasi ziren. Orduantxe jarri zioten Sudoku izena, hau da Su: zenbakiak Doku: bakarrik. Hortaz, zenbakiak bakarrik.

Urte batzuk beranduago berrikuntza bi ezarri zizkion Nikolik jokoari: zifren zenbatekoa gehienez 30koa izatea eta puzzleak simetrikoak izatea. Berrikuntza horek ez dira beti errespetatzen gaur egungo Sudokuetan.

2004an, joko hau Britainia Handian jarri zen modan Times egunkariari esker eta egun egunkari ugaritan auki dezakegu Debora pasen atalean.

Zenbait aholku

  • Arkatza erabili: normala da nahastea eta zenbakiak ipintzerako orduan proba ezberdinak egitea. Erabili arkatza eta dena txukunagoa geldituko zaizu.
  • Ohiko zenbakiak erabili: Hasieran hobe da ohiko zenbakiekin hastea, errazagoa baita falta diren zenbakiak balore berdineko zenbaki gehiago daudenean asmatzea.
  • Ezabatzeko metodo bat jarraitu: komenigarria da zenbaki ezberdinak ipintzen saiatzea eta zenbaki konkretuentzako karratuak ezabatzen joatea.
  • Zutabe eta ilarekin adi egon, ezin baitira zenbakiak errepikatu zutabe edota ilara berberean.
  • Sudoku bakoitzak soluzio bakarra dauka: kontuan izan ezin dituzula zenbakiak errepikatu zutabe eta ilara berberean. Bestalde, pazientzia eta logikak ere garrantzia handia dutela jakin behar duzu.

Esteka interesgarriak