Santurtzin, Bizkaian, erregimen autonomikoko 39 etxebizitza tasatu erosketan esleitzeko prozedura abian jarriko du VIUDA DE SAINZ, S.L. sustatzaile pribatuak

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Etxebiden alta emanda egotea.
  • Diru-sarrerak: 2021. urtean, 15.000 (gutxieneko muga -mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000-) eta 50.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik urtebetez egon beharko du.
  • Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbao Metropolitarra Eremu Funtzionalekoa izan beharko da.

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

2023ko urriaren 27an, www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

39 etxebizitza, horietatik:

  • 31 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak, 83,02 eta 88,52 m²-ko bitarteko azalera erabilgarriarekin.
  • 5 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak, 66,52 eta 70 m²-ko bitarteko azalera erabilgarriarekin.
  • Etxebizitza 1, logela batekoa eta bainugela batekoa, 45,04 m²-ko azalera erabilgarriarekin.
  • 2 etxebizitza egokituak, bi logela eta bi bainugelakoak, 75,55 y 83,89 m²-ko bitarteko azalera erabilgarriarekin.

Salneurriak (BEZik gabe):

  • Etxebizitzak + azalera txikiagoko eranskinak: 150.363,52 €
  • Etxebizitzak + azalera handiagoko eranskinak: 252.509,60 €
  • Etxebizitza egokituak: 228.591,87 € eta 244.290,08 €

Informazio gehiago eskuratzeko:

VIUDA DE SAINZ, S.L.

El Campillo Industrialdea, 19 – 48500 Abanto-Zierbena

Telefonoa: 946 458 020

Posta elektronikoa: info@kostasanturtzi.com

Izena eman dezakezu:

1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea (leiho berri batean irekitzen da) web gunean - Sustapenak atalean. 

Izena emateko erabili ditzakezu:

-BakQ.

-Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe...).

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza. 

2. Aurrez aurre:

ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Ramiro de Maeztu 10, behea, Vitoria-Gasteiz

Aurretiko hitzorduaren xehetasuna

Nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea. Hori honako hauetan eska daiteke:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).

Oharrak

  • Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

Azken aldaketako data: