Lasarten, 30 BOE erosketan esleitzeko prozedura abian jarriko du construcciones SUKIA S.L. sustatzaile pribatuak, EB3-1092/23-LE-000 espediente zenbakia duena
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Etxebiden alta emanda egotea.
- Diru-sarrerak: 2021. urtean, 12.000 (gutxieneko muga -mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000-) eta 39.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
- Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik urtebetez egon beharko du.
- Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Donostialdea-Bidasoa Beherako Eremu Funtzionalekoa izan beharko da.
ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA
2023ko ekainaren 29an, www.etxebide.euskadi.eus webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA
30 etxebizitza, horietatik:
- 10 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak, 77,57 m2-tik 90 m2-ra tarteko azalera erabilgarrikoak.
- 18 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoak, 56,37 m2 eta 67,85 m2-ko azalera erabilgarrikoak.
- 2 Etxebizitza egokitu, bi logela eta bainugela batekoa, 59,21 m2-ko azalera erabilgarrikoa.
Salneurriak (BEZik gabe):
- Etxebizitza txikienak + eranskinak: 137.915,03€
- Etxebizitza handienak + eranskinak: 202.047,50€
Informazio gehiago eskuratzeko:
CONTRSUCCIONES SUKIA S.L.
Telefonoa: 943 316 868
Posta elektronikoa: sukia@sukia.com
Izena eman dezakezu:
1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean.
Izena emateko erabili ditzakezu:
-BakQ.
-Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe...).
Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.
2. Aurrez aurre:
ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Andia 13, behea (Donostia).
Aurretiko hitzorduaren xehetasuna
Nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea. Hori honako hauetan eska daiteke:
- www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean -en
- 945 019 000 telefonoaren bidez
Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).
Oharrak
- Gogoratu zure boligrafoa eraman behar duzula.
- Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
- Bulegoetara pertsona bakarra sartuko da, salbu eta mendeko pertsonei laguntzen bazaie.
- Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.
Azken aldaketako data: