Bilaketarako laguntza


Nola bilatu

Idatzi itzazu bilatu nahi dituzun hitz edo hitzak testu kutxan, eta sakatu "Bilatu" botoia. Bilaketaren emaitza jasoko duzu pantailan.

Euskadi.net atari GUZTIETAKO edukietan egingo da bilaketa, eta ez du zerikusirik izango zein ataritan egin den bilaketa. Bilaketa beti uneko nabigazio hizkuntzan egingo da.

  • Hitz anitzekin bilaketa: Hitz anitz idazten badituzu testu kutxan, hitz GUZTIAK dituzten edukiak aurkituko dira. Bilaketa fintzeko ondoko metodoak erabili ditzakezu:
    • Esaldi zehatz bat bilatu nahi baduzu, sar ezazu esaldia komatxo artean. Adibidez, ["modu zehatzean bilatu nahi den esaldia"] idatziz, esaldi zehatz hori duten emaitzak soilik erakutsiko ditu.
    • Hitz konkretu bat emaitzean EZ egotea nahi izanez gero, erabili NOT eragilea. Adibidez, [Laguntzak NOT familiak] bilaketak "Laguntzak" hitza bai eta "familiak" hitza EZ DUTEN emaitzak erakutsiko ditu.
    • Beraien artean hurbil dauden hitzak aurkitu nahi badituzu, erabili NEAR eragilea. [arte NEAR modernoa] bilatuz gero, bi hitzak dituzten emaitzak soilik jasoko dituzu, beti ere hitzak bata besteagandik hurbil baldin badaude.
    • Eragile hauek konbinatu ditzakezu bilatzen ari zarena aurkitzeko. Adibidez, ["Dirulaguntza ofiziala" NEAR Gipuzkoa].
  • Ez zaitez azentu edo letra larriez arduratu. Emaitza bera jasoko duzu [dirulaguntza] edo [DIRUlaguntza] bilatuz gero.
  • Bilatzaileak hitz baztergarriak alboratzen ditu: Hitz orokorregiak, bilaketari ekarpenik egiten ez diotenak (preposizio, artikulu, etab.), ez dira bilaketan erabiliko.
  • Bilaketarako aholkuak: Nahi baina emaitza gehiago lortu baduzu, saia zaitez emaitza zehazten bilaketa hitz gehiago idatziaz edo hain orokorrak ez diren hitzak erabiliaz. Emaitza gutxiegi jaso baduzu, berriz, saia zaitez hitz gutxiago erabiltzen edo hain bereziak ez diren hitzak erabiltzen.

Bilaketaren emaitzak

Lortutako emaitzak, adierazgarritasun maila eta bilatutako hitzekin duten erlazioaren arabera ordenatutako zerrenda batean erakutsiko dira.

Emaitzen orrialdearen egitura ondokoa da:

  • Bilaketa berria: Emaitzen goikaldean agertzen den testu kutxa erabiliz bilaketa berri bat egin dezakezu. Testu kutxa honek bilaketa berri bat egiten du, aurrekoan jasotako emaitzak kontutan izan gabe.
    .
  • Gai bidezko aukeratzea: Bilaketa arrunt batek EDOZEIN gairi buruzko edukiak aurkitzen ditu. Emaitzen orrialdetik gai konkretu bati soilik dagozkion emaitzak ikusi daitezke. Parentesi arteko zenbakiak gai bakoitzari dagokion emaitza kopurua adierazten du.
    .
  • Kopurua eta emaitza orrialdeak: Gutxi gorabeherako emaitza kopurua eta zerrenda osatzeko orrialde kopurua.
    .

  • Bilaketaren emaitza: Hemen agertzen dira lortutako emaitzak, adierazgarritasun maila eta bilatutako hitzekin duten erlazioaren arabera ordenatuta.

    Emaitza bakoitzaren egitura ondokoa da:

    • Edukiaren izena: Bertan klik eginez gero edukia atzitu ahal izango duzu zuzenean.
    • Edukiaren laburpena. (OHARRA: Zenbait edukitan laburpenik ez agertzea gerta liteke)
    • Eduki mota (informazio orokorra, albisteak, laguntzak, dirulaguntzak, etab.), edukiaren data eta sail arduraduna (OHARRA: Data eta saila ez dira agertuko zenbait edukitan). Zenbait emaitza motek (prozedurak, lehiaketak, kontratazioak, etab.) epeen hasiera eta bukaera datak dituzte elkarturik, prozeduraren uneko egoeraren beste zenbait adierazgarrirekin batera, honela laburtzen direlarik:
      • Prozedura irekia Prozedura irekia.
      • Prozedura itxia Prozedura itxia.
      • Ebatzitako prozedura Ebatzitako prozedura.
    • Dokumentu erantsiak: Edukiak dokumentu erantsirik (PDF, DOC, etab.) baldin badu, eremu honetan zerrendatuko dira. Dokumentuak atzitu ditzakezu izenean (berdez) klik eginez.

Legezko oharra: Erabilitako ikonografia "Silk" serieari dagokio, sortzailea Famfamfam.comdelarik. Creative Commons - BYlizentziapean banatua.

Azken eguneratzea: 2009/04/30