Ikastaroa Gazteen Euskal Behatokian (Gasteizen eta Bilbon): 'Bizipen-tailerra eta hausnarketa partekatua: nerabeekin maskulinitateari buruzko lanaren erronkak'
Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.
- Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk).
- Gizarte eta familia hezitzaileak.
- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak.
Helburu orokorra: Taldeko bizipenean eta hausnarketan oinarritutako ikaskuntza eremu bat sortzea, parte-hartzaileak maskulinitateari buruzko lanaren esanahia eta dimentsioa ulertzera eramango dituena, eta nerabeekin hezkuntza arlo baten barruan gai horri heltzeko estrategia eta baliabide pedagogikoak garatzera eramango dituena.
- LEHENENGO EDIZIOA
Noiz: azaroak 6, 13, 20
Non: Bilbao, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea
Leku kopurua: 20 pertsona
- BIGARREN EDIZIOA
Noiz: azaroak 8, 15, 22
Non: Gasteiz, El Campillo Gizarte etxea. Santa María, 4 A
Leku kopurua: 20 pertsona
____
Hizkuntza: Irakasleak nagusiki gaztelera erabiliko du, euskararen erabilera sustatuz. Dena den, partaideek erabili ahal izango dute bai euskara, bai gaztelera.
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: urriaren 15etik 23ra
2024/11/22
Euskadi