Konkurtso zuzenbideari buruzko online ikastaroa

Prozeduraren xedea

Prozeduraren helburua EAEko Justizia Administrazioko Zuzendaritzak antolaturiko Konkurtso Zuzenbideari buruzko online ikastaroa behar bezala kudeatzea da.

Faseak

Prozedurak honako fase hauek ditu:

  • Eskabideak aurkeztea
  • Justizia Administrazioko Zuzendaritzak eskaerak egiaztatzea
  • Ikastaroa egiteko onartutako eta baztertutako pertsonen Ebazpena

Ebazpena

Deialdia Justizia Administrazioko Zuzendariaren behin behineko Ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpen horren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, 5 egun balioduneko epean.

Behin-betiko Ebazpena

Deialdia Justizia Administrazioko Zuzendariaren behin betiko Ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Justiziako Sailburuordearen aurka, hilabeteko epean.

Nori zuzenduta dago:

Ikastaroa behin-behineko ebazpena argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan jardunean dauden karrerako eta bitarteko funtzionarioei zuzenduta dago.

 

 

Antolatzailea:
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila/Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
20
Ordutegia:
2022/06/06 (16:00) ? 2022/06/27 (08:00)
Izen-emate epea:
2022/05/17 - 2022/05/25
Jarraibideak:

Ikastaroan izen-ematea

Izen-ematea 2022/05/17 – 2022/05/25 08:00ak arte.

Tramitazioarekin jarraitzeko eta espedientearen egoeraren jarraipena egiteko, Nire karpeta erabiliko da.