Trafikoko Zuzendaritza Nagusia - Errepidearen jabearen aldetik ibilgailu datuen kontsulta

Gako-hitzak

Trafikoa: gidariak, ibilgailuak

Xehetasunak

Bidean kalteak eragin dituen ibilgailu baten informazioa lortu behar duten, edo bidean utzita dagoen ibilgailu bat kentzeko ibilgailuaren titularraren datuak lortu behar dituzten bideetako titularrei zuzenduta dago zerbitzua.

Datu hauek itzuliko dira:

  • Matrikula/Bastidorea/NIVE
  • Titularraren filiazio-datuak (Dokumentazioa, izena, abizenak).
  • Titularraren jakinarazpenetarako helbidea (isunak bidaltzeko).
  • Azken aseguruaren datuak (aseguruaren azken idazpena, indarrean dagoen jakiteko).

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

  • Matricula edo
  • Bastidor edo
  • NIVE

(Hiruretako BAKARRA adierazi behar da), / DatosEspecíficos/Consulta/ nodoan

                                        

/DatosGenericos/Titular/ nodoko mota, dokumentu-zenbakia eta izen-abizenak jakinarazi arren, Bidearen titularrak ibilgailuaren titularraren datuak kontsultatzea zerbitzuak ez ditu datu horiek kontuan hartuko ibilgailua bilatzeko, baina DGTn ageri diren ibilgailuaren titularraren datuak itzuliko ditu erantzunean. Jakinaraziz gero, zerbitzuaren trazabilitaterako informazio gisa soilik gordeko dira.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • Consulta:
    • Matrikula: Kontsulta zer matrikularako egin den. (eskaeran informatu bada etorriko da informatuta).
    • Bastidor: Kontsulta zer bastidoretarako egin den. (eskaeran informatu bada etorriko da informatuta).
      • Bastidoreak 18 karaktere izango ditu eta honela osatuta egongo da: Bastidorea + R. Eta berriz trokelatutako bastidorea dela adieraziko du, karaktereei, sekuentziari eta tamainari buruzko 76/114/CEE zuzentarauaren arabera.
    • NIVE: Kontsulta zer IAT Elektronikoaren Txartelaren arabera egin den. (eskaeran informatu bada etorriko da informatuta).
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.  

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Bideko titularrak ibilgailuaren titularraren datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0

TRAMITATUA

kontsulta egin zaion ibilgailurako datuak aurkitu diren informatuko da.

1

Okerreko matrikula.

Kontsultatutako matrikula okerrekoa denean itzultzen da.

Okerreko NIVE.

Kontsultatutako NIVE okerrekoa denean itzultzen da.

Aurrekaririk gabeko ibilgailua

Kontsultatutako ibilgailua DGTn topatu ez denean itzultzen da.

2

Ez da ibilgailuaren daturik topatu

Kontsulta egin zaion ibilgailuaren datuak topatu ez direnean itzuliko da, edo ibilgailua existitu arren daturik ez duenean.

  1. taula. Bideko titularrak ibilgailuaren titularraren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoeren kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.