Ibaietako natura-ingeniaritzako tekniken eskuliburua

Azken hamarkadetan zehar, aldaketa nabarmena gertatu da jendarteak ingurumenaren arloan duen jokaeran. Lehen natura ekonomia-baliabide soila dela irizten zion zenbait pertsonak, orain, ingurumena zaintzea nahitaezko baldintza dela onartzeko jarrera hartu du.

Ibaien kasuan, ekologiaren kalitatea nabarmen hobetzea ekarri du jarrera-aldaketa horrek. Gertakari hori ikusteko, aski da gure edozein ibairi begirada bat botatzea: lehen oso-oso kutsatuta zegoen ura, orain, garbiago dago. Uraren ibilbideei eragiten dieten lanetan ere hobekuntza nabarmenak egin dira: lehen, ingurumenaren gainean eragin handiak sortzen dituzten jarduerak gauzatzen ziren; gaur egun egiten diren esku-hartzeetan, berriz, ekologiaren balioak zaindu eta oneratzea oso kontuan izaten da.



Pdf formatoko dokumentuak:
Ibaietako natura-ingeniaritzako tekniken eskuliburua (29 Mg)