Dokumentu honetan, 2011ko Lan Merkatuaren Erroldaren (LME) emaitza nagusiak jaso dira. Euskadiko lan-merkatuan epe ertainera eta luzera eragingo duten egitura-joera nagusiak ere aztertzen dituen arren, dokumentuaren helburu nagusia da, 2009tik 2011ra bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jarduerari, okupazioari eta langabeziari dagokienez zer dinamika hauteman den aztertzea; gainera, arreta berezia jarri zaie eskualdeko lurralde-dimentsioari eta 2010etik 2011ra bitartean hautemandako aldaketei. Txostena irakurterrazago egiteko, aldaketa nagusien laburpen bat egin dugu hasierako kapitulu honetan. Txostena (pdf, 1,07 Mb) |