BASQUE INDUSTRY 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKT. 2019

LABURPENA
Titulua: 
BASQUE INDUSTRY 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKT. 2019
Xedea: 
Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira helburu hau duten proiektuak: babesa ematea teknologi hornitzaileen teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
Diru kopurua: 
4.000.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
  • Iragarkia (EHAA Zk. 118/2019)
    EBAZPENA, 2019ko ekainaren 3koa, SPRI ¿ Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira «Basque Industry 4.0» 2019 laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde eta Sozietate Publikoak
TRAMITAZIOAK
BASQUE INDUSTRY 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKT. 2019
Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira helburu hau duten proiektuak: babesa ematea teknologi hornitzaileen teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Programa honetan ezartzen diren laguntzak eskuratu ahal izango dituzte proiektuak banaka edo lankidetzan aurkezten dituzten manufakturako enpresa industrialek. Bigarren kasu honetan, «balio-katea» osatzen duten enpresak izan beharko dira (positiboki diskriminatuko dira lankidetza-proiektuak). Lankidetza-proiektutzat hartuko dira gutxienez 3 enpresen artean aurkezten direnak, eta horietatik gutxienez 2 ertainak izan beharko dira (enpresa ertaina izango da Europako Batzordeak enpresa horientzat emaniko definizioan ezarritako baldintzak betetzen dituena). Ez dira onartuko elkarri lotutako enpresen arteko lankidetza-proiektuak.
a. Kanpoko gastuetan eta inbertsioetan 75.000 eurotik gorako proiektuak garatzen dituzten enpresak izatea. b. Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan eta diruz lagun daitekeen jarduera EAEn gauzatzea. c. Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI, S.A. Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
4.000.000,00 euros
Muga: 
Bakarkako proiektuek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete, eta lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 300.000 euro proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat. Diruz laguntzeko moduko jarduera bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, enpresa bakoitzak urtean 200.000 euroko diru-laguntza jasoko du gehienez.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a. Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. b. Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. c.¿ Erakunde onuradunaren IFZ. d. Memoriaren proiektua, hor sartuz: Hornitzaile teknologikoen eta inplantarien eskaintza teknikoa. Eskaintza ekonomikoa, zehaztuz helburuak, eginkizunak eta kostuak eta barnean sartuz hornitzaile teknologikoaren gastuen banakapena eta hardwareko eta softwareko inbertsioak. Proiektuaren laburpen exekutiboa (2 orrialde gehienez). Arrazoiturik azaldu enpresan espero diren lehiakortasun-arloko hobekuntzak. Ezarri behar den teknologiak duen gaitasuna enpresak duen fabrikazio aurreratuko arazo bat konpontzeko. Teknologia hori ezartzeak enpresan eragin ditzakeen hobekuntzak edo konpon ditzakeen arazoak. Arrazoiturik azaldu proiektuak duen gaitasuna helarazi behar den teknologiaren TRL maila sustatzeko, emaitzak merkatura azkarrago helaraziz (merkaturatuz), ingurune erreal batean eta berrikuntzaren esparruan jardunez. Proiektuak honako hauetan duen inpaktuaren justifikazioa: zuzeneko eta zeharkako enplegu sorkuntzan (kuantifikatu enplegu berriak zenbakitan) eta enpresa onuradunen fakturazio handiagoan edota esportazio ugariagoetan (kuantifikatu portzentajeetan aurreko urtearekin alderatuta eta termino ekonomikoetan, hots, eurotan). Proiektua ezartzen duen lan-taldea (atxiki proiektuan inplikatuta dauden pertsonen CVa). Txosten bat, arrazoituz proiektuaren lan-taldean badaudela EIKTen ezarpenean adituak direnak, nahiz enpresa onuradunaren barnean bertan nahiz kanpoko aholkularitza-enpresa aditu baten bidez; horrela bermatuko da manufakturako enpresa industrialean ezarri den proiektuaren iraunkortasuna eta mantenimendua. Proiektuak euskal ekonomian duen trakzio-eragina, eta proiektua beste enpresa-jarduera batzuetara zabaltzeko aukera. e. Transferituko den teknologiaren azalpen-memoria. Azaldu zeintzuk diren hornitzaile teknologikoaren ezagutza teknikoak («aktibo teknologikotzat» hartzen direnak); hortik bereizi egin behar da hornitzaileak enpresa industrialari helarazi nahi dion ezagutza horren zatia. Azaldu teknologia horiek dituzten gaitasunak diseinuari laguntzeko eta ondasun eta zerbitzu berriak sortzeko. 4-5 orriko laburpen exekutibo bat sartu behar da, teknologia horiek deskribatuz. f. SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea. g. «Jabetza industriala erosteko gastuak» gastu hautagarri gisa aurkezten badira, alderdi biek sinatutako «kontratuaren» kopia atxiki beharko da, non jabetza industrial hori transferitzeko baldintzak eta prezioa jasoko baitira
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/06/25 - 2019/09/17
Aurkezteko epe-muga: 
Laguntza-eskaerak aurkezteko epea Programa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da, eta 2018ko irailaren 6ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko
Ebazteko epea: 
Hiru hilabeteko gehienezko epea ezartzen da ebazpena emateko, eskaerak dokumentazio guztiarekin aurkezten diren unetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea