Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)
Diru-sarrerak bermatzeko errenta: oinarrizko premiei lotutako gastuei nahiz gizarteratze- edo laneratze-prozesuak dakartzan gastuei aurre egiteko behar adinako diru-sarrerak ez dituzten bizikidetza-unitateetako kideentzako aldian behingo eta jatorri ekonomikoko eskubide subjektibozko prestazioa.
Diru-sarrerak bermatzeko errentak (DBE) bi modalitate ditu:
- Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta, lan-errentetatik eratorritako diru-sarrerarik ez dutenei zuzendua, betiere horiek hilean dituzten baliabide zenbagarriak ez badira iristen legokiekeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora.
- Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta, lanetik eratorritako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitate jakin batzuei zuzendua, hain zuzen ere, legokiekeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez diren hileko baliabide zenbagarriak dituzten bizikidetza-unitateei zuzendua, beren baliabide-maila osatzeko.
DBE familia bakoitzak jasotzen dituen diru-sarreren osagarri bat da. DBEk bermatzen duen gehienezko hileko zenbatekoa, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren eta hileko diru-sarreren arabera ezarriko da. Diru-sarrera horiek taulan agertzen diren gehienezko kopuruetatik deskontatuko dira.
- 18/2008 legea (EHAA Zk. 250/2008)
Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea (EHAA 250/2008) , azaroaren 24ko 4/2011 Legearen idazketa (233/2011 EHAA), Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen moldaketa gisa, hartuko da aintzat.
- 147/2010 Dekretua (EHAA Zk. 114/2010)
(114/2010 EHAA) maiatzaren 25ekoa, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa.
- 2001eko otsailaren 14ko Agindua (EHAA Zk. 37/2001)
(37/2001 EHAA), lanean hasteko pizgarriak ezartzeko dena.
Eskaerak errolda duen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.
Eskaerak errolda duen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.
Informazio gehiago Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua webgunean.
Eskaerak errolda duen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.
Informazio gehiago Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua webgunean.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta: oinarrizko premiei lotutako gastuei nahiz gizarteratze- edo laneratze-prozesuak dakartzan gastuei aurre egiteko behar adinako diru-sarrerak ez dituzten bizikidetza-unitateetako kideentzako aldian behingo eta jatorri ekonomikoko eskubide subjektibozko prestazioa.
Diru-sarrerak bermatzeko errentak (DBE) bi modalitate ditu:
- Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta, lan-errentetatik eratorritako diru-sarrerarik ez dutenei zuzendua, betiere horiek hilean dituzten baliabide zenbagarriak ez badira iristen legokiekeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora.
- Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta, lanetik eratorritako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitate jakin batzuei zuzendua, hain zuzen ere, legokiekeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez diren hileko baliabide zenbagarriak dituzten bizikidetza-unitateei zuzendua, beren baliabide-maila osatzeko.
Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:
- Salbuespenak salbuespen, urtebete lehenagotik bizikidetza-unitatea (BU) osatzea.
- Benetako bizilekua Euskal Herrian eduki eta bertan erroldatuta egon izana, azken 3 urtetan etenik gabe. Baldintza hori betetzen ez bada, eskaera aurkeztutako datatik gutxienez urtebeteko errolda onartuko da, 5 urteko lan-jarduera ordaindua froga badaiteke. Pentsio publikoa jasotzen duten pertsonak edo genero-indarkeria jasan dutenak izango dira salbuespena, eta urtebeteko errolda izatearen baldintza soilik bete beharko dute.
Aurreko baldintzetako bakar bat ere betetzen ez bada, beharrezkoa izango da azken hamar urteetan bost urtez gutxienez erroldan egotea. - Bizirauteko oinarrizko gastuei aurre egiteko behar adinako baliabideak ez izatea.
- 23 urtetik gorakoak izatea. Arauak salbuespenak ere biltzen ditu.
- Gizarte-arloko, osasun-arloko edo arlo sozio-sanitarioko egoitzako zerbitzugintzako erabiltzailea ez izatea modu iraunkorrean.
- Espetxeratuta ez egotea.
- Lan-kontratu batez justifikatutako diru-sarrerarik izanda ere, lanaldi murrizturik edo antzeko egoerarik ez izatea, salbuespeneko kasuetan izan ezik.
- Egokitu dakiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro, aldez aurretik, balioztatu.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta titularrarekin gizarteratzeko hitzarmen aktiboa ezartzeari loturik emango da. Hitzarmen horren edukiak titularra eta horren bizikidetza-unitateko gainerako kideak gizarteratzea edota laneratzea erraztera bideratuko dira, eta titularraren eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko adostasunez –Udalaren Gizarte Zerbitzuen lankidetzarekin– definituko dira.
Lanbide da diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunei laneratzea lortzen lagunduko dieten zerbitzuak eta baliabideak emateko organismo arduraduna.
DBE familia bakoitzak jasotzen dituen diru-sarreren osagarri bat da. DBEk bermatzen duen gehienezko hileko zenbatekoa, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren eta hileko diru-sarreren arabera ezarriko da. Diru-sarrera horiek taulan agertzen diren gehienezko kopuruetatik deskontatuko dira.
Diru-sarrerarik ez dagoen kasuetan: bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren arabera ezarriko da gehienezko hileko kopurua.
Diru-sarreraren bat dagoen kasuetan (lana, pentsioa, errentak, alokairuak, kalte-ordainak, eta abar): bizikidetza-unitateak jasoko duen hileko zenbatekoa kalkulatzeko, osatzen duten pertsona kopuruaren araberako gehienezko zenbatekoari, familiak jasotzen dituen diru-sarrera guztiak kendu behar zaizkio.
DBEren GEHIENEZKO HILEKO KOPURUA 2012rako
BUaren PERTSONA KOPURUA | OROKORRA €/hileko gehienez | PENTSIODUNAK €/hileko gehienez |
---|---|---|
1 | 612,41 € | 695, 92 € |
2 | 786,39 € | 869,90 € |
3 edo gehiago | 869,90 € | 939,50 € |
*Kopuru hauei 2012rako Aurrekontu Lege orokorraren bidez onartutako %7ko deskontua egin zaie.
Guraso bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan (adin txikiko seme-alaba bat edo gehiago beren ardurapean dituzte aitak edo amak), prestazioari gehituko zaio hileko 44.5 € hileko subsidioa.
- Eskaera
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarrirako Eskaera.
- Gertakarien Jakinarazpena
DEB/EPO jasotzen dutenen Gertakarien Jakinarazpena.
Bi hilabete.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da. Laguntza honi buruz informazio gehiago beharrez gero Lanbideren webgunea bisita esazu.