OHSAS 18001 egiaztagiria enpresa-sistemak ezartzeko diru-laguntzak (2011)
OHSAS 18001 egiaztagiria - laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzekoa - lortzeko edo berritzeko emango diren dirulaguntzak
400.000 euro
- BOPV urriaren 14ko EHAA (BOPV Zk. 196/2011)
EBAZPENA, 2011ko irailaren 27koa, OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, OHSAS 18001 egiaztagiria - laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzekoa - lortzeko edo berritzeko emango diren diru laguntzak arautzen dituena
Carlos Fernández
(+34) 944032119
Dirulaguntza-eskabideak eredu normalizatuan aurkeztu behar dira; ebazpen honen I. eranskine¬an azaltzen da eredua. Eskabide horiek, nahitaezko dokumentazioarekin batera, Osalanen egoitzan aur¬keztu behar dira -Dinamitaren bidea, z/g, 48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia), edo Araba, Bizkai edo Gipuzkoako Lurralde Zentroetan, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuz.
Dirulaguntza-eskabideak eredu normalizatuan aurkeztu behar dira; ebazpen honen I. eranskine¬an azaltzen da eredua. Eskabide horiek, nahitaezko dokumentazioarekin batera, Osalanen egoitzan aur¬keztu behar dira -Dinamitaren bidea, z/g, 48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia), edo Araba, Bizkai edo Gipuzkoako Lurralde Zentroetan, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuz.
OHSAS 18001 egiaztagiria - laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzekoa - lortzeko edo berritzeko emango diren dirulaguntzak
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa pribatu edo enpresa-taldeek eskura ditzakete, betiere euren lantokiak lurralde-esparru horretan bada
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa pribatu edo enpresa-taldeek eskura ditzakete, betiere euren lantokiak lurralde-esparru horretan bada
OHSAS 18001 ziurtagiria lortzea 2010ko irailaren 25a eta 2011ko urriaren 31a artean.
- Laneko arriskuen arloko sistema enpresarialak ezartzeko lehenago ere diru-laguntzak jaso dituzten enpresak, eta OHSAS 18001 ziurtagiria lehenengoz lortua dutenak edo lortuko dutenak, betiere 2010ko irailaren 25tik 2011eko urriaren 31rako tartean.
- Laneko arriskuen arloko sistema enpresarialak ezartzeko lehenago diru-laguntzarik jaso ez duten eta OHSAS 18001 ziurtagiria lehenengoz lortua dutenak edo lortuko dutenak, betiere 2010ko irailaren 25tik 2011eko urriaren 31rako tartean.
- 2010ko irailaren 25a baino lehen OHSAS 18001 ziurtagiria lortu, eta 2010ko irailaren 25tik 2011eko urriaren 31ra bitartean, goitik jota, berri¬tzen dutenak (jarraipena ez).
Ebazpen honetan aurreikusitako erregimenaren babesean emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batez pagatuko dira, hain zuzen ere uko adierazirik ez bada, interesatuari prozeduraren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako 15 egun natural igaro ostean.
Eskabide-Eredua
Zinpeko Aitorpen Eredua
- Documentazio administratiboa
a) Eskabide normalizatua (I. eranskina).
b) Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarena, edota behar den entitatearena Sozietate Kooperatiben kasuan, egiaztatzeko laguntza eskatzen duen entitateak beteta dituela dagozkion zerga-obligazioak eta bai Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere. Bakarrik eskabidea aurkezteari dagokionez, ordeztu ahal izango da behar bezala zigilatutako idazki batekin, non ziurtapena eskatu izana jasotzen baita. Zor bat atzeratzea lortzen duen entitate edo enpresak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
d) Eskatzaileari dagokion ordezkapen-ahalordearen fotokopia.
e) Erakunde eskatzaileak egindako zinpeko aitorpena (II. eranskina). Aitorpenean honako hau azaldu behar du: diru-laguntzen deialdi honen aurreko bost urteetan erakundea ez dela kondenatua izan epai irmo baten bidez, laneko segurtasun eta osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik eta ez duela jaso zehapen irmorik alor horretan arau-hauste administratibo oso larriren bat egiteagatik; halaber, aitorpenean adieraziko du Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera sexu bazterkeriagatik ez dela zigortua izan. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko araudiak ezarritako ondoko betekizunak betetzen direla ere azaldu beharko da:
– Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Plana egin duela eta, horretarako, prebentzioa antolatzeko modua gauzatu duela Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Urteko prebentzio-plangintza egin duela ere azaldu beharko da.
– Hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoen prebentzio-sistemaren auditoria egina duela, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
– Baimendutako kanpoko prebentzio-sistemaren, zehazki, espresa eskabide-egileak hitzartua duenaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, non hitzarmena indarrean dela eta hitzartutako espezialitatea jaso beharko diren.
– Baimendutako auditoretza-entitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko da eta, bertan, jaso beharko da en
f) Entitate eskatzailearen zinpeko aitorpena, hauek jasotzeko: administrazio-zehapen edo zehapen penalik ez dela betetzen ari, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekuarekin, eta ez duela horretarako inhabilitatzen duen legezko debekurik jaso.
g) OHSAS 18001 ziurtagiria, laneko arriskuak kudeatzeko sistema enpresarial bat ezarria duela egiaztatzeko dena, eta egindako gastua egiaztatzeko jatorrizko ordainagiriak, kopia konpultsatuak edo zuzenbidean onartzen den beste edozein agiri. Eta horiek ezin badira aurkeztu eskabidearekin batera, enpresa eskatzailearen konpromisoa, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkezteko —7.2 artikuluan zehazten da epe hori-.
- Documentazio teknikoa
2010ko irailaren 25tik 2011eko urriaren 31ra bitartean egindako jardueren deskripzio zehatza, betiere erregulazio honen arabera diruz lagun daitezkeen jarduerak badira; hartarako, jarduerak, enpresak edo lan egin den zentroak bereiziko dira eta haietako bakoitzaren aurrekontua banakatuta jasoko da, hain justu ere ebazpen honetako 4. artikuluan ezarritako sistema eta modeloekin bat etorriz.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2011eko urriaren 31a
2011eko azaroaren 31a
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Dirección General de OSALAN.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Dirección General de OSALAN.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.