Industrian energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2017
LABURPENA
Titulua:
Industrian energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2017
Xedea:
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren energia politikaren helburuekin bat etorriz, behar den bultzada publikoaren bidez, honako misio hau gauzatzen laguntzen du: energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotzen, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortzen, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitzen, kontsumitzeko energia gutxiago erabiltzen eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten.
Diru kopurua:
1.500.000
Deialdiaren araudia:
- EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena (EHAA Zk. 120/2017)
EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Industria Arloan Energia Efizientziaren eta Energia Berriztagarrien Erabileraren Aldeko Inbertsioak Sustatzeko Laguntzen Programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena. 2017. urtea.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: ENERGIA ERAGINKORTASUNA ETA BERRIZTAGARRIAK INDUSTRIAN
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: ENERGIA ERAGINKORTASUNA ETA BERRIZTAGARRIAK INDUSTRIAN
Itzuli
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: ENERGIA ERAGINKORTASUNA ETA BERRIZTAGARRIAK INDUSTRIAN
Industrian energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2017
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren energia politikaren helburuekin bat etorriz, behar den bultzada publikoaren bidez, honako misio hau gauzatzen laguntzen du: energiaren kontsumoan eraginkortasuna areagotzen, energia sistema lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago lortzen, ingurumen eragina edo inpaktua gutxitzen, kontsumitzeko energia gutxiago erabiltzen eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke:
a) Izaera pribatuko edozein pertsona juridiko. Diru laguntzez baliatzeko jarduerak 4. eta 5. oinarri
edo ataletan zehaztean dira eta EAEko industria arloan gauzatu behar dira.
b) Erakunde publikoak, titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena izango
dena, haien jarduna udal esparruan garatzen dutena eta udalen baten ordezkari gisa arituz,
EAEko eremuan egiten diren jarduerak kudeatzeari begira. Jarduerak Laguntza Programa honen
4. eta 5. oinarri edo ataletan zehaztean dira eta industria arloan gauzatu behar dira.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik zein
diru laguntza emanez gero egoera edo baldintza horretan jarraitu ahal izateko, zergen eta gizarte
segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea, eta hala badagokio,
diru laguntzak itzuli behar izateagatiko betebeharren ordainketak ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.500.000
Muga:
Laguntza Programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, onuradun bakar batek jaso dezakeen
gehieneko diru laguntza ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurokoa izango da; gainera,
proiektuko izango duen muga berrogeita hamar mila (50.000) eurokoa izango da, eta ez du inola ere
gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, Laguntza Programa honen Oinarri
hauetako 4. eta 5. ataletan azaltzen direnak.
Hala ere, inbertsio mota energia efizientziako energia auditoria integrala egiteko, edo ISO 50001 araua
ezartzeko bada, Laguntza Programa honen kontura onuradun batek jaso dezakeen gehieneko eta
guztizko diru laguntza hamabost mila (15.000) eurokoa izango da proiektuko, eta ez du inola ere
gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, Laguntza Programa honen Oinarri
hauetako 4. eta 5. ataletan azaltzen direnak.
Jardueraren kostu lagungarria 5.000 euro (BEZik gabe) baino txikiagoa bada, Laguntzen Programa
honetaz ezin izango da baliatu.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- a) I-1 eranskina. Diru laguntza jasotzeko eskabidea, behar bezala beteta. b) I-2 eranskina. Datu teknikoak eta administratiboak, eta bertan ageri diren dokumentu administratibo hauek: ¿ IFKaren kopia. ¿ Eratzeko eskritura, arau edo aktaren kopia. ¿ Sinatzailearen NANaren kopia. ¿ Eskatzailea ahalduntzeko eskrituraren kopia, edo haren ordezkaritza ahalduntzeko egiaztatzen duen dokumentua. ¿ Diru laguntza eskatzeko orrian edo inprimakian adierazitako kontu korrontearen (24 digitu) titularra onuraduna dela egiaztatzen duen banketxearen agiria. Laguntzen programa honek eskatzen dituen baldintza guztiak betez gero, kontu horretan sartu edo ordainduko da diru laguntza. ¿ Foru Ogasunean ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen dokumentu eguneratua. ¿ Gizarte Segurantzan ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen dokumentu eguneratua. ¿ Memoria tekniko-ekonomikoa eta deskriptiboa, oraingo egoeraz eta proposatzen denaz. Auditorien edo ISO 50001 araua ezartzeko kasuan, energia aldetik deskribapen tekniko orokorra emango da kokalekuaz (funtzionamendu-orduak urtean, langile kopurua, txandak, energia kontsumoak eta kostuak, urteko produkzioa eta abar); baita energia kontsumitzen duten instalazioaren inguruan ere, eta auditoriari emango zaion irismena azalduko da (egingo diren monitorizazioak, garatuko diren energia balantzeak eta berauen konplexutasuna, baterako sorkuntzaren bideragarritasun azterketa ala ez, energia berriztagarriak, etab.). ¿ Aurreikusitako energiaren aurrezpenaren justifikazioa, energia auditoriak izan ezik. ¿ Bulego-eraikinen inguratzaile termikoaren hobekuntzari lotutako proiektuetan, CTEren HE-1 dokumentua (energia eskariaren mugaketa) betetzen dela egiaztatzen duen justifikazioa (ikus 2.3 Taula). ¿ Eraikinen inguratzaile termikoaren hobekuntzari lotutako proiektuetan, eraikinaren planta motaren krokisa, isolamendu termikoaren inguruan proposatzen den jarduerak eragindako fatxadak eta aldeak adieraziz. ¿ Enpresa esleipendunaren eskaintza, sailka zehaztua. ¿ Energia eraginkortasun handiko inbertsioaren gainkostua, «konbentzional» edo «estandar» baten aldean, 651/2014 Araudiaren 38., 40. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betez (eraginkortasun handiko aldeak kontuan hartzen ez dituen oinarrizko inbertsio baten eskaintza edo antzekoa). ¿ Eskatzailea eragindako instalazioaren jabea ez bada, diruz lagunduko den jarduerarekin zerikusia duen kontratuaren kopia aurkeztu beharko da. Horrekin batera, idazki baten zirriborroa aurkeztuko da, eskatzaileak eta jabeak sinatua, non jabeak ezagutzen eta baimena ematen du diru laguntza bideratzeko. Zerbitzuen ematearen ondorioz, inbertsioa jabeari jasanaraztea aurreikusten bada, fakturazio baten bidez, emango den diru laguntza jabeari jasanaraziko zaio, eta kontratuan edo bere eranskin batean nola egingo den azalduz. c) II. eranskina. Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. d) III. eranskina. Onuraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. e) IV. eranskina. Enpresatzat hartzeko adierazpena, 651/2014 Araudiaren ondorioetarako, eta kasuan kasu, enpresa handia edo ertaina bada. f) V. eranskina. Eskatzailea enpresa bat denean, erantzukizun-adierazpena: Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea beteta, enpresak ez duela helburu sozialik eta ez dela aritzen armagintzaren ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ere. g) VI. eranskina. Enpresan 250 langile baino gehiago izanez gero, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, enpresan emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plana dutela egiaztatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Legearen arabera. h) VII. eranskina. Jarduera motaren arabera, dagokiona. i) 651/2014 Araudiaren menpeko enpresen kasuan, eta enpresa handiak badira, eragin sustatzailearen edo pizgarriaren justifikazioa, araudi horren 6.2 artikuluaren arabera.
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/06/27
-
2017/09/15
Aurkezteko epe-muga:
programari esleitutako aurrekontua agortzen denean amaituko da epea
eskaerak aurkezteko.
Ebazteko epea:
Aipatutako ebazpena sei (6) hilabeteko epean helaraziko dio eskatzaileari, diru laguntza eskaera aurkezten den egunetik kontatzen hasita
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.