Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak Lan Berri. Kontratazioari laguntzea. Bizkaia 2017

LABURPENA
Titulua:
Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak Lan Berri. Kontratazioari laguntzea. Bizkaia 2017
Xedea:
Titulu honen xedea da oinarriak eta arauak ezartzea, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak lan-kontratuen bidez 45 urte baino gehiagoko langabeen, iraupen luzeko langabeen edo bazterkeria-arriskuan dauden langabeen enplegagarritasuna sustatzeko emango dituen diru-laguntzetarako (dekretu honen 1. artikuluan zehazten da nor izan daitekeen onuradun). Diruz laguntzekoak izango dira 45 urtetik gorako langabeekin, iraupen luzeko langabeekin eta bazterkeria-arriskuan dauden langabeekin egiten diren kontratuak; gainera, gutxienez 6 hilabeteko kontratuak izan behar dira.
Diru kopurua:
825.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2017 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 73/2017)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2017 FORU DEKRETUA, apirilaren 11koa, laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko lurralde historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituena. Lan Berri.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 62/2017 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 90/2017)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 62/2017 FORU DEKRETUA, maiatzaren 9koa, apirilaren 11ko 51/2017 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dira (Lan Berri).
  • Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren foru diputatuaren 8074/2017 FORU AGINDUA (BAO Zk. 206/2017)
    Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren foru diputatuaren 8074/2017 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, zeinaren bidez birbanatzen baitira 2017ko apirilaren 11ko 51/2017 Foru Dekretuaren II. tituluaren babesean emango diren laguntzetarako aurrekontuko diru-izendapenak
  • Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren foru diputatuaren (BOB Zk. 222/2017)
    Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren foru diputatuaren 9339/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, zeinaren bidez birbanatzen baitira 2017ko apirilaren 11ko 51/2017 Foru Dekretuaren I. Tituluaren II. Atalaren babesean emango diren laguntzetarako aurrekontuko diru-izendapenak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak Lan Berri. Kontratazioari laguntzea. Bizkaia 2017
Titulu honen xedea da oinarriak eta arauak ezartzea, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak lan-kontratuen bidez 45 urte baino gehiagoko langabeen, iraupen luzeko langabeen edo bazterkeria-arriskuan dauden langabeen enplegagarritasuna sustatzeko emango dituen diru-laguntzetarako (dekretu honen 1. artikuluan zehazten da nor izan daitekeen onuradun). Diruz laguntzekoak izango dira 45 urtetik gorako langabeekin, iraupen luzeko langabeekin eta bazterkeria-arriskuan dauden langabeekin egiten diren kontratuak; gainera, gutxienez 6 hilabeteko kontratuak izan behar dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke dekretu honetako diru-laguntzen onuradun: Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresari indibidual eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuk ere.
¿ Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Lantokia ere lurralde horretan eduki behar dute. ¿ 250 langile baino gutxiago edukitzea. ¿ Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute %25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka. ¿ Enpresaburu indibidualek edo profesionalek, ondasunerkidegoetako erkideek eta sozietate zibiletako kideek ohiko egoitza Bizkaian dutela egiaztatu behar dute. ¿ Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. ¿ Onuradunak izateko, erakundeek ezin dute egon Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako inongo debekuren mendean.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
825.000,00 euros
Muga:
Sei hilabeteko kontratuen kasuan, 7.000 euro emango dira, gehienez, kontratu bakoitzeko; urtebetekoetan edo urtebete baino luzeagoetan, berriz, 14.000 euro, gehienez, kontratu bakoitzeko. 6 eta 12 hilabete arteko iraupena duten kontratue- tarako, kontratuaren iraupenari dagokion proportzioa aplikatuko da. Kontratu bakoitzeko gehienez eman daitekeen diru-laguntza 14.000 euro da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Eskaera
Dokumentazioa:
  • Hartzekodun-fitxa: Fitxan adierazitako kontu-zenbakiak eskabide-orrian jarritako bera izan behar du. Hartzekodun-fitxaren atal guztiak bete behar dira, eta kasuan kasuko sinadura eta zigilu guztiak eduki behar ditu. 2. II. tituluko diru-laguntzetarako eskabidea egin nahi dutenek beste hauek aurkeztu behar dituzte: ¿ Enpresaburu indibidualen edo profesionalen kasuan edo ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide bakoitzaren ohiko egoitza Bizkaian dutela egiaztatzen duen erroldaziurtagiria. IFZa gainerako kasuetan. ¿ Kontratatzen den pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bat. ¿ Kontratatzen den pertsona Bizkaian erroldatuta dagoela frogatzen duen errolda-ziurtagiria, NANaren arabera Bizkaian bizi ez bada, edo jaiotze tokia eta bizilekua desberdinak badira. ¿ Enplegu-bulegoan jakinarazi eta/edo erregistratutako lankontratuaren kopia, hatz-marka, data eta identifikatzailea adierazita. ¿ Kontratatutako pertsonaren kotizazio-datuei buruzko txostenaren kopia, Gizarte Segurantzak emana. ¿ Kontratua egin zen hileko nominaren kopia. ¿ Lanbidek emandako «inskripzio-aldiei eta lan egoerari buruzko txostena» eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako «afiliatuaren lan-bizitzari buruzko txostena», kontratuaren hasieren ondorengo data duena. Txosten horiek bat ez badatoz, lan-bizitzari buruzko txostena hartuko da kontuan. Baldintza hori ez dute bete beharko prestakuntza edo ikaskuntzarako kontratu baterako dirulaguntza eskatzen duten erakundeek. ¿ 2016ko urtarrilean eta kontratazioa egin den hilabetean dituzten TC2ak edo langileen zerrenda. 2015eko urrian, azaroan eta abenduan eta 2016ko urtarrilean egin diren kontratuei dagokienez, kontratazioa egin den hilabetearen aurreko hilabeteko TC2ak edo langileen zerrenda, bai eta kontratazioa egin den hilabetekoak ere. 2016ko abuztuan eta irailean formalizatutako kontratuetarako, une horretan dituzten TC2ak edo langileen zerrenda aurkeztuko dira, eta geroago aurkeztu beharko da abuztuko edo iraileko TC2a. Agiri horiek 2016ko azaroaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/05/02 - 2017/09/15
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.