Arabako empresa txiki eta ertainen nazioartekotzean enpresen arteko lankidetza sustatzeko laguntzak. ALAVA InterKOOP 2019

LABURPENA
Titulua: 
Arabako empresa txiki eta ertainen nazioartekotzean enpresen arteko lankidetza sustatzeko laguntzak. ALAVA InterKOOP 2019
Xedea: 
Deialdi honen xedea da laguntza ematea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze prozesuetan lankidetza sustatzeko proiektu eta/edo ekintzak egiteko, bai eta Arabako enpresek lankidetzan jardun dezaten ere, kanpora batera irten daitezen. Horretarako, dirulaguntzak emango dira, lehiaketa bidez.
Diru kopurua: 
500.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
  • 2019ko deialdia (ALHAO Zk. 25/2019)
    Foru Gobernu Kontseiluaren 124/2019 Erabakia, otsailaren 26koa. Onestea nazioartekotzean enpresen arteko lankidetza sustatzeko (ALAVA InterKOOP) 2019rako laguntzen deialdia
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Ogasun, Finantzak eta Aurrekontu Saila
Deialdia egiten duen organoa: 
Ogasun, Finantzak eta Aurrekontu Saila
Erakunde erabakigarria: 
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta: 
Plaza de la Provincia 5 01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefono bidezko arreta: 
Telefono 945 181818. Fax: 945 181754.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Plaza de la Provincia 5 01001 Vitoria-Gasteiz.
ItzuliPlaza de la Provincia 5 01001 Vitoria-Gasteiz.
Arabako empresa txiki eta ertainen nazioartekotzean enpresen arteko lankidetza sustatzeko laguntzak. ALAVA InterKOOP 2019
Deialdi honen xedea da laguntza ematea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze prozesuetan lankidetza sustatzeko proiektu eta/edo ekintzak egiteko, bai eta Arabako enpresek lankidetzan jardun dezaten ere, kanpora batera irten daitezen. Horretarako, dirulaguntzak emango dira, lehiaketa bidez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
a) Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainek (ETE), beren osaera juridikoa edozein dela ere, ekoizpen edo zerbitzu zentroren bat Arabako Lurralde Historikoaren barruan daukatenek. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urtebete igaro behar da. b) Trakzio erakundeek, Arabako ETEei nazioartekotze prozesuan laguntzeko proiektuen buru direnek. Trakzio erakundeek ere Araban izan behar dituzte sozietatearen egoitza eta zerga egoitza. Hala ere, betebehar horretatik kanpo geratuko dira zientzia eta teknologiaren euskal sareko eragileak; horientzat nahikoa izango da ekoizpen edo zerbitzu zentro bat Araban izatea. c) Irabazteko xederik gabeko erakundeek, honako baldintza hauek betetzen badituzte: Arabako ekoizpen ehunaren erakusgarri badira; egiaztatzeko moduko esperientzia badute enpresen nazioarteko sustapenean; alor horretan gutxienez hiru urteko ibilbidea badute; sozietatearen egoitza eta zerga egoitza Araban badituzte; eta aurreko puntuan aipatutako onuradunak ez badira.
Erakunde onuradunek egunean egon beharko dute zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan, 58/2004 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera hura frogatzetik salbuetsita egon ezean, bai emateko ebazpenaren, bai dirulaguntza ordaintzeko unearen aurretik. Erakunde onuradunak Gizarte Segurantzako inolako erregimenetan kotizaziorako kontu koderik esleituta ez badu, enpresako bazkide guztiek Gizarte Segurantzarekin egunean egon beharko dute.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
500.000,00 euros
Muga: 
a) ETEen lankidetza proiektuetarako edo enpresen nazioarteko sustapenean egiaztatzeko moduko esperientzia duten irabazteko xederik gabeko erakundeen proiektuetarako: proiektu bakoitzeko 40.000 euro urtean. b) Trakzio erakundea buru duten lankidetza proiektuetarako: proiektu bakoitzeko 120.000 euro urtean. c) Nazioarteko lehiaketa edo lizitazio proiektuetarako: proiektu bakoitzeko 10.000 euro urtean.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Enpresa edo erakunde eskatzaileari dagozkionak: IFZren fotokopia. ¿ Enpresa edo erakundearen memoria laburra. BEZaren salbuespena frogatzeko dokumentazioa (erakundea salbuetsita baldin badago soilik). Aurkezten diren proiektuetako bakoitzari dagozkionak: Nazioartekotzerako enpresen arteko lankidetza proiektuaren azalpena. Trakzio erakundeek zuzendutako proiektuetan, trakzio erakunde liderrak nazioartekotze proiektu bat aurkeztu beharko du gutxienez Arabako bi ETEei begirako trakzio ikuspegiarekin. Proiektuan hauek zehaztu beharko dira: zeintzuk diren enpresa partaideak, egin beharreko ekintzak, proiektuaren aurrekontu globala eta enpresa liderrak eta gainerako partaideek egingo dituzten ekintzen aurrekontu xehatua. ¿ Lana egingo duen kanpoko profesionalaren eskaintzaren fotokopia (proformako fakturak edo kanpo aurrekontua). Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, diruz lagundu beharreko jarduketaren aurrekontua 18.000,00 euro edo gehiagokoa bada. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada eskaintzarik merkeena, aukeratu izanaren arrazoia.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/02/28 - 2019/04/01
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea