Kultur sormena bultzatzeko 2012an esleitzekoak diren diru-laguntzak
Agindu honen helburua da antzerki-testuak eta zinemarako gidoiak nahiz musika-konposizioak sortzen laguntzeko 2012ko dirulaguntzak eskatzeko deia egitea, eta, aldi berean, laguntza hori jasotzeko moduan egoteko bete beharrezko baldintzak ezarri eta jakinaraztea
1.– Dirulaguntza hauetarako, guztira, 200.000 euro daude jarrita. Halere, kopuru hori handiago ere izan liteke, lehenengo xedapen gehigarriak agindutakoaren arabera.
2.– Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-mota desberdinen artean:
- a) 39.600 euro, antzerkirako testuak sortzeko.
- b) 127.400 euro, gidoi zinematografikoak sortzeko.
- c) 33.000 euro, musika-konposizioak sortzeko.
- AGINDUA, 2012ko uztailaren 26koa, Kulturako sailburuarena (EHAA Zk. 148/2012)
AGINDUA, 2012ko uztailaren 26koa, Kulturako sailburuarena, kultur sormena bultzatzeko 2012an esleitzekoak diren diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Agindu honen helburua da antzerki-testuak eta zinemarako gidoiak nahiz musika-konposizioak sortzen laguntzeko 2012ko dirulaguntzak eskatzeko deia egitea, eta, aldi berean, laguntza hori jasotzeko moduan egoteko bete beharrezko baldintzak ezarri eta jakinaraztea.
Edozein pertsona fisiko, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoa, edo, agindu hau argitaratzen den garaian bertan bizi dena, gutxienez, duela urtebetetik.
Sorreran euskaraz idatzitako proiektuak aurkeztu behar dituzten pertsona fisikoek ez dute aurreko baldintza hori bete beharrik.
1.– Edozein pertsona fisiko, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoa, edo, agindu hau argitaratzen den garaian bertan bizi dena, gutxienez, duela urtebetetik.
Sorreran euskaraz idatzitako proiektuak aurkeztu behar dituzten pertsona fisikoek ez dute aurreko baldintza hori bete beharrik.
2.– Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina modalitate bakoitzean onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio emango dirulaguntza.
3.– Deialdi honetako laguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren laguntzak edo dirulaguntzak eskuratu ahal izateko legezko baldintza orokorrak betetzea; horrek esan nahi du, besteak beste, eskatzaileek egunean izan behar dituztela zerga-betebehar guztiak.
Edonola ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren inguruan, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bazaio eskatzaileari, prozesu hori amaitu arte itxoin beharko du eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza hauek lortu eta eskuratu ahal izateko.
4.– Eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz. Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
5.– Ezingo dute deialdian parte hartu laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso dutenek, ez eta laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzeko legezko debekuren bat dutenek ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-mota desberdinen artean:
a) 39.600 euro, antzerkirako testuak sortzeko.
a) 127.400 euro, gidoi zinematografikoak sortzeko.
c) 33.000 euro, musika-konposizioak sortzeko.
Esleitutako dirulaguntzak honela emango dira:
a) Emango den dirulaguntzaren % 75 esleipen-ebazpena ematen denean, eta 11.a) artikuluan ezarritako epea pasatuta dagoela.
b) Gainerako % 25a 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagunduko den sormen-lana bidali eta lan hori Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatu eta gero.
2. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzendu behar zaizkio eskabideak, eta, deialdiaren eranskinetan eskatutako agiriekin batera, lurralde historiko bakoitzean dauden Kulturako lurralde-zerbitzuetan aurkeztuko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetako edozein erabiliz.
3. I. eranskinean datorren eskabide-eredua erabiliz egin behar dira eskariak, eta II. eranskinean datozen agiriak ere aurkeztu behar dira.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
6 hilabete
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.